KSI BERRITZAILE 2020, 2. ardatzean izena emateko epearen irekiera

Kultura eta Sormen Industriei zuzenduta dagoen antolaketa-ereduaren eta enpresa-egituraren berrikuntzari buruzko KSI Berritzaile Programaren 2. ardatzean izena emateko epea irekita dago.

Ardatz honetan, bi faseko ibilbidea egin ahal izango dute erakundeek:

1.FASEA: Kudeaketa-sistemaren diagnostikoa, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren aurrean. Autodiagnostikoa egin ondoren, erakundeak EUSKALITen bisita jasoko du (bi aldeek zehaztu beharreko data batean), eta bertan zalantzak argituko dira eta erakundearen kudeaketa hobetzeko lehentasunezko elementuak adostuko dira.

2. FASEA: Kudeaketaren hobekuntza, parte hartzeko bi modalitate egongo dira:

PRESTAKUNTZA-EKINTZA:  bi mailatan emango da: Oinarrizkoa eta Aurreratua.

Programan zehar talde prestakuntza saioak egingo dira gelan, hiru ordukoak, bi astetik behin (6 saio 3 hilabetetan zehar), eta kudeaketa gai jakin bat landuko da. Gainera, erakundean aplikazio praktikoa egin beharko da. Talde bakoitzeko tutoreak, taldeko saio bakoitzaren ondoren, saioetan landutako edukiak eta tresnak inplementatzen lagunduko du, modu indibidualean.

25 ORDU ARTEKO AHOLKULARITZA-LAGUNTZA:Erakundeak 1. fasean jasotako EUSKALITen bisitan identifikatutako lehentasunezko hobekuntza-arloetatik bat aukeratuko du, kanpo-aholkularitzaren laguntzarekin lantzeko. Horretarako, proiektu bat aurkeztu beharko du, ekintza plan bat, lortu beharreko helburuak, epeak, adierazleak eta abar barne.

Erakundeek laguntza horietakoren bat jaso nahi badute, gure ARDATZEAN izena eman beharko dute https://www.euskalit.net/ksiberritzaile web gunean martxoaren 2tik apirilaren 30ra arte. Horrela, 1. Fasea apirila eta ekaina bitartean egingo lukete, eta 2. Fasea irailetik azarora.

PROGRAMAREN INFORMAZIO GEHIAGO