KSI Berritzaile Programa 2018: argibide jardunaldia

Partekatu

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak KSI Berritzaile 2018 programa abian jarriko du martxoaren 5ean. Programa honekiko Musika Bulegoak dituen ardurak betetzeko, gune bideratzailea den heinean, EHMBEk argibide jardunaldia egingo du martxoaren 7an Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.

Jardunaldi honetan programa hau osatzen duten hiru ardatzen inguruko informazioa eta adibideak erakutsiko dira.

Doakoa izango da eta goizeko 10:00etan hasiko da. Izen ematea otsailaren 22tik martxoaren 5era egin beharko da ksi@test.nuco.es helbidean.

Hau duzue jardunaldiaren egitaraua:

KSI BERRITZAILE 2018

Musika jarduera

Martxoak 7 asteazkena

Plateruena, Durango

Ordutegia

10:00-12:30

10:00 -10:15 Ongi Etorri eta jardunaldiaren aurkezpena: EHMBE

10:15-10: 45 KSI BERRITZAILE 2018ko deialdia: Sabin Goitia Goienetxea (Kultura eta Hizkuntza Politika Saila)

10:45-11:05  Lehendabiziko ardatzeko adibide bat (Dabadaba aretoa)

11:05-11:35  Bigarren ardatzeko adibide bat (Buenawista Prolleckziom’s)

11:35-12:00  Hirugarren ardatzeko adibide bat (Eskena)

12:00-12:30  Galderak eta zalantzak

Izen-ematea:

Otsailak 22-Martxoak 5

ksi@test.nuco.es

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU