KSIgune Konexioak Topaketaren lehen edizioa ospatuko da maiatzaren 12an

Partekatu

KSIgunek, Euskadiko Kultura- eta Sormen-Industrien Klusterra, lehen KSIgune Konexioak #Topaketa antolatu du. 2023ko maiatzaren 12an izango da 10:00etatik 13:00etara bilboko Ensanche Eraikinean (Zabalgune plaza, 11, 48009 Bilbo, Bizkaia).

Topaketa honen helburua Goi-mailako Hezkuntzaren eta Euskadiko Kultura eta Sormen Industrien arteko lankidetza sustatzea da, eta honako hauei zuzenduta dago:

  • KSIgune ekosistema osatzen duten fakultate eta eskoletako ikasleei, irakasleei eta ikertzaileei.
  • Kultura- eta sormen-industrietako profesionaleei (kudeatzaileak, bitartekariak, artistak…).

 

Topaketatik sortzen diren proiektuen garapena KSIgune Konexioak deialdiaren III. Ediziora (dagoeneko martxan dagoena) aurkeztu ahal izango dira. Aurreko edizioetan bezala, honako hauek izango dira lagundutako proiektu-formatuak: Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak, Irakasgaietako Lan Kolektiboak eta Ikerketa Taldeen Proiektuak.

Topaketaren inguruko informazio gehiago kontsulta dezakezu esteka honetan.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU