Kultura Eskola katalogorako musika proposamenak aurkezteko deialdia

Musika Bulegoak musika alorreko proposamenak jasotzeko deialdia egiten du, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Kultura Eskola programaren katalogoan sartzeko.

Deialdiaren oinarriak (PDF)

Proposamenak aurkezteko eredua

Onartutako jarduerak Kultura Eskolaren katalogoan sartuko dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku jarriko dira. Foru Aldundiak, artearen eta kulturaren beste arlo batzuetako proposamenekin batera, Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxeei eta interesa duten beste erakunde batzuei eskainiko dizkie.

Ikastetxeek egokienak iruditzen zaizkien jarduerak aukeratu eta eskatu ahal izango dituzte, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezartzen duen eta katalogoarekin batera ezagutaraziko den erregelamenduaren baldintzapean.

Katalogorako hautatuak izateak ez du bermatzen jarduerak gauzatuko direnik, ikastetxeen interesaren araberakoa izango baita.

 

Eskaerak aurkezteko modua, lekua eta epea:

Proposamenak, pertsona edo erakunde interesdunei emango zaien eskabide-ereduaren arabera, 2020ko irailaren 15a arte bidali ahal izango dira helbide elektroniko honetara.

info@musikabulegoa.eus

Interesatuek, edozein argibide behar izanez gero, helbide honetara jo dezakete: Musika Bulegora, info@musikabulegoa.eus helbidearen bidez edo 688 774720 telefono zenbakira deituz; edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren K-Bulegora, 943 113343 telefonora deituz.