Liher eta Ezpalak, Suns Europe jaialdian
Partekatu
Hizkuntza gutxituetan egindako adierazpen artistikoak biltzen dituen Suns Europe jaialdian (Udine, Friul, Italia) arituko dira Liher eta Ezpalak taldeak. Etxepare Euskal Institutuaren sustapenaz, bi euskal proposamenak izango dira bertan. Gainontzeko adierazpen artistikoen programazioan Ane (David P. Sañudo, 2020) filma ere eskainiko dute. Hemen ikusi dezakezue 2021eko programazioa.
Auretik La Basu, Eneritz Furyak, Rodeo, Kasernarat edo Mocker’s bezalako euskal taldeek parte hartu dute Suns Europe jaialdian.
Suns Europe
Friuleraz “soinuak” esan nahi du “suns” hitzak. Mediterraneoko Alpeen eremuko komunitate gutxituen arteko topaketa bezala hasi zen 2009. urtean, baina 2015. urteaz geroztik egiten da gaur egungo eran: Europa osoko hizkuntza gutxituetan eginiko arte eszenikoen, zinemaren eta literaturaren arteko elkartrukerako jaialdi gisa.
Bere helburua hizkuntza komunitate txikien sektore kultural eta sortzaileak indartzea da, batez ere arte garaikidea sustatzeko. Hau da, hizkuntza gutxituen berme diren beste hainbat jaialdik ez bezala, honek ez ditu kultura horiek tradizio eta folklore moduan ulertzen, baizik eta etengabeko bilakaeran eta eraberritzean oinarritutako gizarte moduan.
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu
BIME x Stereorocks club 2023: Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea
Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea musika elektronikoko artistak hautatuak izan dira BIME x Stereorocks Club ekimenaren bigarren edizioan parte hartzeko. Lehengo urteko arrakastaren ondoren, BIMEk…
Basque. Music. at BIME Live 2023: NHIL, STR & Divorce From New York
Nhil, STR eta Divorce From New York taldeak hautatuak izan dira BASQUE. MUSIC. -ek BIME LIVE-en hurrengo edizioan antolatuko dituen showcases saioetan parte hartzeko (2023ko urriaren 25etik 28ra).…
Basque. Music. at Womex 2023: Neomak
Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuenaren 29. edizioa A Coruñan burutuko da urriaren 25etik 29ra. Jaialdi honetan, 45 herrialdetako 40 artista baina gehiagok hartuko dute parte…
Cecilia Payne eta Nakar, Le tour du 6MIC zikloan
Cecilia Payne eta Nakar euskal taldeek frantzian ospatuko den Le tour du 6MIC zikloaren bigarren edizioan hartuko dute parte. Jaialdia frantziako Aix-En-Provence-en ospatuko da uztailaren 1etik……
Merina Gris taldeak Rotterdameko WORM aretoan egonaldi artistikoa egingo du
Musika Bulegoak eta Worm aretoak egindako akordioari esker Merina Gris taldeak astebeteko egonaldi artistikoa egingo du Rotterdamen. Abenduaren 3an hasiko den egonaldi honetan, Merina Grisek Worm…