Liher, Grande Days eta Joseba Irazoki eta Lagunak, BIME City-ko Basque Music Showcase-ko protagonista
Partekatu
Liher, Grande Days eta Joseba Irazoki eta Lagunak izango dira Basque Music ekimenaren enbaxadoreak nazioarteko musikaren ekitaldirik nabarmenenetakoan: Bizkaia International Music Experience (BIME). Basque Musicek, Euskal Herriko artistak edo taldeak sustatzeko antolatu du showcase hau.
BIME City etorkizuna duten artista berrientzako proposamena da. Hain zuzen, atal horretan jardungo dute showcase bateratu batean Liher, Grande Days eta Joseba Irazoki eta Lagunak taldeek. Kontzertua urriaren 31an, osteguna, izango da, Stage Live aretoan, 20:30etan. Aurreko edizioetan, Nerabe, Meridian, Melenas eta Los Brazos taldeak aritu ziren emanaldi horretan.
BIME Pro atal profesionalean, berriz, Basque Music-ek speedmeeting saio bat babestuko du euskal musikari profesionalentzat, urriaren 31an, ostegunez. BIMEn izango diren estatuko eta nazioarteko enpresa eta eragileei euskal musika-eskaintza aurkeztea eta gure artistei eta enpresei nazioartera zabaltzen laguntzea da Euskal Herriko eta nazioarteko profesionalen arteko topaketa horren helburua.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2023/12/14Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2024n: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren hirugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
BIME x Stereorocks club 2023: Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea
Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea musika elektronikoko artistak hautatuak izan dira BIME x Stereorocks Club ekimenaren bigarren edizioan parte hartzeko. Lehengo urteko arrakastaren ondoren, BIMEk…
Basque. Music. at BIME Live 2023: NHIL, STR & Divorce From New York
Nhil, STR eta Divorce From New York taldeak hautatuak izan dira BASQUE. MUSIC. -ek BIME LIVE-en hurrengo edizioan antolatuko dituen showcases saioetan parte hartzeko (2023ko urriaren 25etik 28ra).…
Basque. Music. at Womex 2023: Neomak
Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuenaren 29. edizioa A Coruñan burutuko da urriaren 25etik 29ra. Jaialdi honetan, 45 herrialdetako 40 artista baina gehiagok hartuko dute parte…
Cecilia Payne eta Nakar, Le tour du 6MIC zikloan
Cecilia Payne eta Nakar euskal taldeek frantzian ospatuko den Le tour du 6MIC zikloaren bigarren edizioan hartuko dute parte. Jaialdia frantziako Aix-En-Provence-en ospatuko da uztailaren 1etik……