Monkey Week 2021 musikaren azoka profesionalean parte hartzeko deialdia

Partekatu

Alhambra Monkey Week-en parte hartu nahi duzu?

Basque. Music. plataformak euskal artistei zuzendutako showcase-ak antolatuko ditu Alhambra Monkey Week jaialdian. Showcase hauetan bi taldek parte hartuko dute eta jaialdiaren deialdi ofizialean aurkeztu diren euskal proposamenen artean aukeratuko dira.

Monkey Week (Sevilla, azaroak 17-20)

Urtero bezala, Monkey Week azoka profesionaleko antolatzaileekin sinatutako hitzarmenari esker euskal talde ugarik eskainiko dituzte kontzertuak azaroan egingo den jaialdian, eta nahi duten eragile guztiek izango dute hango jardueretan parte hartzeko aukera. Ekitaldi horretan parte hartu nahi duten euskal taldeek jaialdiaren web-orrialdearen bidez egin dezakete eskaera abuztuaren 15a arte irekita egongo den deialdi honetan.

Horietako bi euskal taldek Basque. Music. Showcase-an parte hartzeko aukera izango dute.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU