Monkey Week eta MMVV musikaren azoka profesionaletan parte hartzeko deialdiak
Partekatu
Showcase-etan parte hartu nahi duzu,Basque Musicen eskutik?
Euskal Herriko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuaketa Euskadiko Soinuak (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapena) osatutakoBasque Music plataformakbi deialdi plazaratu ditu euskal artistentzat: Mercat de la Music Viva de Vic (MMVV) eta Monkey Week jaialdietan parte hartzeko. Bi deialdiak zabalik egongo dira ekainaren 30a arte.
Mercat de la Música Viva de Vic (irailak 18-21)
Erakunde- eta sektore-eragileen arteko elkargunea da Mercata. Horregatik, aukera hau aprobetxatuz, deialdi bat zabaldu nahi dugu talde eta/edo bakarlarientzat, EH Sona jaialdiaren 2019ko edizioa aurkeztu ondoren, Euskadik eskainiko duen showcasean parte hartzeko.
Interesatuek izena emateko inprimakia bete behar dute ekainaren 30a baino lehen.
Deialdi osoa: MMVV_2019
(deialdia itxita dago)
Monkey Week (Sevilla, azaroak 20-23)
Aurreko urteetan bezala, antolatzaileekin sinatutako hitzarmenari esker, euskal talde ugarik eskainiko dituzte kontzertuak azoka/jaialdi horretan, eta nahi duten eragile guztiek izango dute hango jardueretan parte hartzeko aukera. Ekitaldi horretan parte hartu nahi duten taldeek jaialdiaren web-orrialdearen bidez egin dezakete eskaera, esteka honetan, ekainaren 30a arte.
Deialdi osoa: Monkey_Week_2019
(deialdia itxita dago)
Azaleko argazkia: MMVV
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/03/14DeialdiaDeialdia amaitu da
Deialdia: Musika Eguna ospatzen
Musika Bulegoak deialdi berri bat jarri du abian, musikaren kontsumoa sustatzeko eta musika gizartera hurbiltzeko jarduerak eta ekimenak bultzatzeko. Aurkezten diren jarduerak Musikaren Eguna (E-21)…
2024/02/12Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Ireki da Sareako programatzaileen aurrean proposamenak aurkezteko epea
Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) SAREAko programatzaileen eta musikaren sektoreko profesionalen arteko topaketaren zazpigarren ediziorako musika proposamenak aurkezteko epea ireki du.…
2024/02/06DeialdiaDeialdia amaitu da
WOMEX 2024 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 30. edizioa Manchester-en (Erresuma Batua) ospatuko da urriaren 23tik 27ra bitartean. Programazio ofizialera proiektu artistikoak…
2024/01/23DeialdiaDeialdia amaitu da
VillaSoundBilbaoren laugarren edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren laugarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak…
2024/01/16Deialdia,MB NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
MMVV-en 36. edizioan parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 36. edizioa irailaren 18tik 21era egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Horretarako orrialde…