MUSIKA BULEGOA SARIAK 2017

Ramon Lazkanoren (Festival d´Automne à Paris-Portrait) zuzeneko lanak, Zuhainpeko Soinua -Ahozko transmisioa- ikuskizunak eta Elena Setién (Dreaming of Earthly Things), Juan Ortiz (Winter Tales) eta Ruper Ordorikaren (Guria Ostatuan) azken lanek jasoko dituzte MUSIKA BULEGOA SARIAK.

E.H.M.B.E sari berezia Jazzargia elkarteari eman zaio “Jazz uhinak hirian barrena” proiektuagatik eta ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA MUSIKA SARIA 2017 Berri Txarrak taldearentzat izango da.

Sarien inguruko datu guztiak biltzen dituen dossierra atxikitzen dizuegu

Sari banaketa azaroaren 29an arratsaldeko 19:00tan Donostiako Musikenen izango dela aurreratu dute.