MUSIKA BULEGOA SARIAK 2017

Azaroaren 29an, asteazkenean, 2017ko Musika Bulegoa Sariak banatzeko ekitaldia izango da Musikenen (Donostian). Sariketaren bigarren edizio honetan, honako sari hauek banatuko dira:

-5 sari musika-proiektuentzat/lanentzat.

-Etxepare Musika Saria.

-EHMBEren sari berezia: horren bidez, Musika Bulegoaren helburuekin lotutako ekimenak proposatu eta saritzeko aukera egongo da.

2016ko ekitaldian, hauek izan ziren irabazleak: Juanjo Mena, Ángel Unzu, Amorante, Rural Zombies eta Audiolab Kultura Elkartea. Iazko ekitaldian Bilboko Kafe Antzokian izandako ekitaldia laburtzen duen bideoa ikus dezakezue hemen.

Datozen egunotan,  saritutako proposamenei buruzko xehetasun gehiago emango dizkizuegu.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU