Musika Bulegoa Sariak 2018

Hona hemen Musika Bulegoa Sarien hirugarren edizioan saritutako musika-lanak eta egileak: Gabriel Erkoreka, OCNEk (Orquesta y Coro Nacionales de Españak) eskainitako “Gutun zuria”gatik; Elkano Browning Cream, “Bor Bor” diskoagatik; Atom Rhumba, “Cosmic Lexicon” diskoagatik; Izaro, “Eason” diskoagatik; eta Tosta Banda, “Tosta” proiektuagatik.

EHMBE Sari Berezia Juan Mari Beltranentzat izan da, “Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa” proiektuagatik, eta Etxepare Euskal Institutuaren Musika Saria, berriz, Kalakan taldearentzat.

Sari guztiei buruzko datuak biltzen dituen txostena utziko dizuegu.

Sariak datorren azaroaren 19ko 19:00etan emango dira, Iruñeko Baluarte Jauregian.