Musika Bulegoa Sariak 2018

Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (EHMBE) Musika Bulegoa Sariak-eko III. Sariketa martxan jarri du.  Proposamenak aurkezteko fasea Irailaren 10era arte egongo da irekita baina pasa diren 2 edizioetan ez bezala, aurten ez dituzte bakarrik Musika Bulegoaren elkartekideek proposamenak egingo, hirugarren edizio honetan euskal musikaren arloarekin lotutako edozein kidek aurkeztu ahalko ditu proposamenak.

Sariketaren oinarriek zehazten dutenez -oinarriak esteka honetan kontsulta daitezke – edozein euskal musikariak konposaturiko edo interpretaturiko lanak proposatu daitezke, edozein musika generokoak direlarik. Lan hauek 2017ko irailaren 1a eta 2018ko abuztuaren 31 artean izan beharko dute argitaratuak edo publikoaren aurrean interpretatuak. Hautagaiak aurkezteko galdetegi hau bete behar da.

Euskal Herrian sortu eta ekoitziriko musikaren zein euskal musika sektoreko musikari eta gainontzeko eragileen kalitatea aitortzea, eta publikoa eta jendartea orokorrean aipatu kalitateaz jabetzea dira Musika Bulegoaren ekimen honen helburu nagusiak.

Musika Bulegoa Sarien sari ematea Iruñean izango da, datorren azaroaren 27an2017an Musikenen burututako edizioaren bideo bat uzten dizuegu.