MUSIKA BULEGOAREN 2017KO JARDUERA POLTSA
Musika Bulegoak hainbat prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduera antolatu eta babestuko ditu 2017ko bigarren seihilekoan
2017ko ekainetik abendura arte, Musika Bulegoa euskal musika-sektoreko zenbait agenterekin arituko da lankidetzan, prestakuntzari eta sentsibilizazioari lotutako jarduerak abian jartzeko; izan ere, prestakuntza eta sentsibilizazioa bi ardatz nagusietakoak dira Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearentzat.
Zehazki, 15 jarduerarekin jardungo du lankidetzan Musika Bulegoak aurten, bai horiek babesten, bai beste sustatzaile eta musikari batzuekin batera antolatzen. 2017ko poltsan sartutako jardueretako batzuk publiko orokorrarentzat dira eta beste batzuk sektore profesionalentzat: hitzaldiak, masterclassak, mahai-inguruak eta kontzertu didaktikoak. Gehienak irailean, urrian, azaroan eta abenduan gauzatuko dira.
Akordeoi mikrotonalaren inguruko tailerra: Musikagileak–Iñaki Alberdi
Musikari-gazte topaketa: Gazteen Musika Festa!
Hauspoaren dantza (hitzaldi musikaduna): Agus Barandiaran
Trikitixa erroetatik (hitzaldi musikaduna): Agus Barandiaran
Konpasetan: bidaia intimo bat emakumeen istorioetan zehar (kontzertu didaktikoa): Susana Cencillo & Garazi Kamio
El papel de la mujer en la industria de la música en directo (solasaldia): Asmatu Komunikazioa
Xiberoa: artzainak, txoriak eta dantzak (tailer didaktikoak): Jean Mixel Bedaxagar & Mixel Etxekopar
Euskal Herri Musika eta Soinu tresnak (tailer didaktikoak): Juan Mari Beltran
Baga Biga Higa (hitzaldi musikaduna): Mikel Markez y Eñaut Elorrieta
Txistuaren konzientziazio kanpaina (kontzertu didaktikoa): Euskal Herriko Txistulari Elkartea
Musika Garaikidearen Jardunaldiak (hitzaldiak eta tailerrak): Ensemble Kuraia
Erreprodukzio analogikoko eta digitaleko teknikak, musika elektroniko aurreratuaren sorkuntzara aplikatuak (hitzaldia-masterclass): Mugako Festival
Mundakids (haurrentzako tailer didaktikoak): Mundaka Festival
Mugako kids (musika-jarduera hezigarri eta ludikoa familia osoarentzat): Mugako Festival
Soinua Iratzazarri (programa pedagogikoa): Musikagileak