Musika Bulegoaren 2018ko Jarduera Poltsa

Partekatu

15 dira hemendik eta urte amaierara arte Euskal Herriko Musika Bulegoak sustatuko dituen proiektuak, 2018ko jarduera poltsaren baitan. Euskal musikaren inguruko prestakuntza, eta sentsibilizazioa sustatzen dituzten eragile guztien ekimenak bultzatzea da ekimenaren helburua.

Nabarmena da aurkeztutako proiektuen aniztasuna: lantegiak, mintzaldiak, mahai-inguruak, masterclassak, topagune profesionalak, kontzertu didaktikoak, familiei eta haurrei zuzendutako jarduerak… Hona hemen proiektu guztien zerrenda:

-Harizko Musika Tresnak (SyntoramaAlos Quartet) Kontzertu didaktikoa

Trakamatraka (Jon Urrutia) Kontzertu didaktikoa

-Musika Garaikideko 25. Topaketa (Kuraia Elkartea) Masterclass eta tailerrak

-Euskal Herri Musika eta Soinu Tresnak (Syntorama-J. Mari Beltran) Tailer didaktikoa

-Euskal Tresnekin Jolasean (Balea Musika Ideiak) Kontzertu didaktikoa

-Musik Fem (Asmatu Komunikazioa) Mahai ingurua / Masterclass

-Pianorako Interpretazio Garaikideko Masterclass-a (Musikagileak)

-Akordeioaren Interpretazio Massteclass-a (Hauspoz-Euskal Herriko Akordeoi Elkartea)

-Baga Biga Higa (Mikel Markez & Eñaut Elorrieta) Hitzaldi musikatua

-Sintetizadore Modularren Inguruko Workshop-a (Mugako Musika Elkartea) Hitzaldia eta taillera

-Musika Elektronikako Euskal Netlabel eta Kolektiboen I. Topaketa (Mugako Musika Elkartea)

-Euskal Herriko II. Metal Topaketak (Azpeitiko Metal boskotea) Masterclass-ak

-Musika eta Generoa Mahai Inguruak-Aho bete doinu liburua (Azpikari)

-Musikarien arteko topaketa, experientzia profesionalak partekatuz (Musikari) Mahai-ingurua

-Hari laukoterako Konposizioa XXI. Mendean (Musikagileak) Hitzaldia

Aipatutako proiektuen data eta tokien inguruko informazio zehatza ematen joango gara.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU