Musika Bulegoaren 2018ko Jarduera Poltsa

Musika Bulegoak gaur, ostegunean, martxoak 1, irekiko du Jarduera Poltsaren barruko proiektuak aurkezteko epea. Euskal musikaren inguruko prestakuntza, eta sentsibilizazioa sustatzen dituzten eragile guztien ekimenak bultzatzea da ekimenaren helburua.

Elkarteak, enpresak eta langile autonomoak aurkez daitezke ekimen horretara, Musika Bulegoko bazkide izan edo ez. Hautatzen diren jarduerek MBren laguntza ekonomiko osoa edo partziala izango dute, eta Euskal Herriaren lurralde-eremuan garatu beharko dira.

Proposamenak idazkaritza@musikabulegoa.eus helbide elektronikora bidal daitezke martxoaren 19ra arte, eskaera/inskripzio orria beteta eta bestelako informazio interesgarria erantsita.

Musika Bulegoak prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren alorreko jarduerak sustatu ditu sortu zenetik, hainbat lankidetza-motaren bidez. Azken bi urteotan, ia berrogeita hamar proposamen garatu dira esparru horren barruan.

Esteka hauetan deialdia, eskaera-orria eta, lankidetza itxiz gero, Musika Bulegoaren eta erakunde proposamengileen artean sinatu beharreko kontratuak kontsulta daitezke:

-Deialdia

-Proposamenak egiteko fitxa

-Titularkidetasun kontratua

-Babesletza kontratua