Musika Bulegoaren formakuntza programa

Partekatu

Otsailean, Musika Bulegoak, 2021ko formakuntza programa abiatuko du. Horretarako hainbat berrikuntza egongo dira. Horietako bat ‘Ikastaro azkarrak’ izeneko zikloa izango da. Ziklo honetan webinar bidez egingo diren formakuntza birtualak aurkituko dira.

Ikastaro azkarrak programaren baitan antolatuko den lehendabiziko ekitaldia otsailaren 24ean, 19:00etan, EVA F. CORTÉSek eskainiko duen ‘Musika taldeei eta bakarlariei zuzendutako komunikazio tailerra‘ izango da. Doako ikastaro hau gazteleraz eskainiko da.

Datozen asteetan zabalduko dugu formakuntza bakoitzaren informazioa baina hau da 2021ko lehendabiziko sei hilabeteetan eskainiko ditugun formakuntzen aurrerapena:

 

Otsailak 24: Musika taldeei eta bakarlariei zuzendutako komunikazio tailerra (gazteleraz). Informazio gehiago hemen.

Martxoa: Musikaren sektorearentzat marketing digitala.

Apirila: Kontzertu aretoei zuzendutako dirulaguntzak (INAEM, Europar Batasuna, etab.).

Maiatza: Egile eskubideen kudeaketa sortzaile klasiko- garaikideen arloan.

Ekaina: Creative Europe programa.

Ekaina: Jabetza Intelektuala.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU