Musika Bulegoaren laguntza duen #SagardoakElkartzenGaitu ekimenaren lehen elkarlana aurkeztu dute

Partekatu

Sagardoak elkartzen gaitu ekimenaren lehen elkarlana aurkeztu dute gaur Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak

Bertsolaritza, musika eta sagardotegia lotzen duen egitaraua da, elkarlanaren lehen harria, eta Musika Bulegoak difusioarekin babestu du ekimena. Horretaz gain, uda berezi honi begira Sagardo munduak eskaintzen dituen plan guztien berri ere eman dute.

Uztaila eta abuztua sagardo mundua eta euskal sortzaileen ekimenak aktibatzeko balioko du proiektu berri honek. Hau da oraingoz landutako egitaraua:

UZTAILA

  • Uztailak 15, 20:30h. Aburuza Sagardotegia. Bertso Afaria: Unai Mendizabal eta Eli Pagola bertsotan; Aitor Mendiluze gai-jartzaile. (40 €)
  • Uztailak 24, 18:30h. Astarbe Sagardotegia. Bertso jaialdia eta afari-merienda: Maialen Lujanbio eta Agin Laburu. (25 €)
  • Uztailak 27, 20:30h. Petritegi Sagardotegia. Bertso kata eta afari musikatua: Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia eta Imanol Kamio. (40 €)

ABUZTUA

  • Abuztuak 7, 20:30h. Saizar Sagardotegia. Musika jaialdia eta afaria. (40 €)
  • Abuztuak 29, 20:30h. Ola Sagardotegia. Bertso Afaria: Angel Peñagarikano, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze eta Andoni Egaña. (40 €)

Ekimen hau Bertsozale Elkarteak eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak osatu dute, eta Musika Bulegoaren laguntza izango du difusio lanetan, aurrera begira sortzen ari diren elkarlanaren lehen harria izanik.

Non eta nola egin ekintza hauetarako erreserba?

Bi webgunetan izango duzue erreserbak egiteko aukera: www.bertsosarrerak.eus eta www.sagardoa.eus webguneetan.

Sagardo mundua denon eskura

Sagardoa Routek hainbat aukera eta eskaintza ematen dizkio mundu hau ezagutu edo gehiago jakin nahi duen edonori. Aurtengoan Euskal Herriko sagardotegien % 61ak egin du uda sasoian ateak irekitzeko hautua. Plan ugari eskaintzen ditu Sagardotegien sare honek: Sagardo mundua ezagutuz, bodega planak, Familia planak, Plan gastronomikoak, Kirol planak, Plan kulturalak., Asteburu-pasak landa eremuan, etab. www.sagardoa.eus webgunean aurkituko duzue planak eta otorduak erreserbatzeko tresna eta sagardoa erosteko aukera ere bertan aurkituko duzue.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU