Musika Bulegoko bazkideentzako doako aholkularitza zerbitzua
Partekatu
Musika Bulegoak lankidetza-hitzarmena sinatu du Sympathy For The Lawyer-ekin, Musika Bulegoko bazkideei jabetza intelektual, fiskal, ekonomiko, legal eta laboraleko doako zerbitzuak eskaintzeko.
Kontsultak posta elektronikoaren eta galdera laburren bidez egingo dira. Gai hauei buruz kontsultatu ahal izango da: jabetza intelektuala, musika-edizioa, kudeaketa kolektiboa, kontratu diskografikoak, joint ventures, artisten kontratazioa, zuzeneko musika, musika-industria, zerga-plangintza, bai eta bazkideei beren sektorean kokatzeko, lobby egiteko eta beste interesdun batzuekin eta agintari eskudunekin hitz egiteko/negoziatzeko aukera ematen dieten gaiak ere.
Kontsultak konplexuagoak badira eta aparteko dedikazioa eskatzen badute, Musika Bulegoko bazkideek % 15eko deskontua izango dute ohiko tarifan.
Bazkideen kontsultak olatz@test.nuco.es posta elektronikoaren bidez kudeatuko dira. Zerbitzua erabili nahi duen bazkideak helbide horretara bidali beharko du posta elektronikoa.
Gainera, jakinarazi nahi dizuegu Musika Bulegoak honako abantaila hauek ere lortu dituela erakundearentzat:
- Dirulaguntzen aholkularitza-zerbitzuaren baldintza bereziak.
- Prestakuntza-ekintzak garatzeko baldintza bereziak.
- % 15eko deskontua aholkularitza-zerbitzuetan.
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu
Osasun mentalari buruzko aholkularitza zerbitzua
Apiriletik aurrera Musika Bulegoak osasun mentalari buruzko urte osoko aholkularitza zerbitzua eskainiko die bere bazkideei Rosana Corbacho psikologoaren eskutik (mi-therapy.net) Hilabetero, on-line…
Musika Bulegoaren bazkideei zuzendutako aholkularitza zerbitzua
Musika Bulegoak bere bazkideei zuzendutako aholkularitza zerbitzua jarri du martxan; doakoa da eta urte osoan zehar erabili daiteke. Zerbitzu honen helburua musika sektoreko profesionalek beraien…
Hamaika taldek hartu dute parte DA! Pro topaketaren V. Edizioan
Musika Bulegoak, programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko DA! Pro topaketaren bosgarren edizioa ospatu du. Durangoko azokaren baitan, Gerediaga elkartearekin…
Hiru euskal talde Hego Afrikako ISCM Jaialdian
Azaroaren 24tik abenduaren 4ra, Hego Afrikako Johannesburgon eta Lurmutur Hirian, musika garaikidearentzako ekitaldi historiko bat ospatuko da: ISCMren (International Society for Contemporary Music)…
Marban taldeak Bilbon eta Gasteizen kontzertu bana eskainiko ditu Villa Sound Bilbao Musika Bulegoa 2023 sariari esker
Marban post-punk taldeak irabazi du Musika Bulegoa 2023 saria, VillaSound Bilbao proiektuaren barruan. Horri esker, saritutako taldeak Kultura Liveko bazkide den aretoren batean jotzeko aukera du.…