Musika eta Hitza seriea: Europako Musika Eguna

Europako Musika Eguna dela eta (ekainak 21), Harkaitz Canok idatzitako manifestua aurkeztu nahi dizuegu. Lasarteko idazlea ‘Musika eta Hitza’ seriean kolaboratu duten profesionalen zerrendara gehitzen da. Azken urteotan Miren Amuriza, Rikardo Arregi, Edorta Jiménez edo Anjel Lertxundi izan ditugu ekimen honetako aurreko edizioetan. Harkaitz Canoren testuak zuzeneko musikaren inguruan hausnartzera eramaten gaitu, zuzeneko kontzertu bat bizitzea suposatzen duenari buruz. Hurrengo bideoklipean islatzen da manifestua hau.

Azkenik, Europako Musika Egunaren harira, gure auzo, herri eta hiri guztietan burutuko diren ekintza guztietan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Eta bideoan aipatzen den zirrara hori urte osoan zehar sentitzera.