MUSIKA JARDUERA PROFESIONALENTZAKO DIRULAGUNTZEI BURUZKO WEBINAR SAIOA

Partekatu

Musika Bulegoak Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen MUSIKA JARDUERA PROFESIONALENTZAKO DIRULAGUNTZEI buruzko webinar saioa antolatu du 2022ko apirilaren 13tik maiatzaren 13ra irekita egongo den deialdiaren nondik norakoak azaltzeko.

Webinar saio hau 2022ko apirilaren 26an burutuko da goizeko hamaiketan eta bertan parte hartzeko esteka honetan izena eman behar da. Webinar hau Sympathy for the Lawyer-ek eskainiko du eta gazteleraz izango da.

Hauek dira Eusko Jaurlaritzak abiatu dituen deialdiak:

mk1.- Partituren edizioa.

mk2.-Musika-proiektu unitarioak -beren proiektuen autogileei zuzenduta-. (1)

mk3.-Enpresa-ekimenak -askotariko musika talde edo proiektu desberdinei euskarria ematen dieten entitateei zuzenduta-. (1)

m4.-Zuzen-Zuzenan zirkuitua (aretoei zuzendua: programazioa eta jarduera osagarriak).

mk5.- Musika-zikloak.

(1)    Modalitate hauen bidez (mk2 eta mk3),  diruz laguntzen dira musika-ekoizpeneko proiektuak (eta bestelako jarduera batzuk ere, hala nola ikerketa, sentsibilizazioa  eta abar). Kanpo gelditzen dira berriz, besteak beste,  zuzeneko ekoizpenen promozioa eta salmentarekin zerikisirik duten jarduerak. (Jarduera-eremu hori  maiatzean argitaratuko den beste deialdi baten xedea da.

 2.- Garrantzitsua:

• Arretaz irakurri behar da deialdia: oro har eta modalitate bakoitzean sartzeko baldintzak, balorazio-irizpideak, etab.

• Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak egoitza elektroniko honetan egongo dira eskuragarri, deialdia argitaratu eta hurrengo egunean:

– Partituren edizioa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247321

– Musika proiektu unitarioak: https:// www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247322

– Musika ekimen enpresarialak: https:// www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247323

– Zuzen-Zuzenean zirkuitua: https:// www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247324

– Musika zikloak: https:// www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247325

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU