MUSIKA JARDUERA PROFESIONALENTZAKO DIRULAGUNTZEI BURUZKO WEBINAR SAIOAREN MATERIALA
Partekatu
Musika Bulegoak Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen MUSIKA JARDUERA PROFESIONALENTZAKO DIRULAGUNTZEI buruzko webinar saioa antolatu zuen 2022ko apirilaren 13tik maiatzaren 13ra irekita egongo den deialdiaren nondik norakoak azaltzeko.
Webinar saio honetan aurkeztutako materiala ikusi eta deskargatu dezakezu hemen. Beste esteka honetan webinar saioaren bideoa ikusi dezakezue.
Hauek dira Eusko Jaurlaritzak abiatu dituen deialdiak:
mk1.- Partituren edizioa.
mk2.-Musika-proiektu unitarioak -beren proiektuen autogileei zuzenduta-. (1)
mk3.-Enpresa-ekimenak -askotariko musika talde edo proiektu desberdinei euskarria ematen dieten entitateei zuzenduta-. (1)
m4.-Zuzen-Zuzenan zirkuitua (aretoei zuzendua: programazioa eta jarduera osagarriak).
mk5.- Musika-zikloak.
(1) Modalitate hauen bidez (mk2 eta mk3), diruz laguntzen dira musika-ekoizpeneko proiektuak (eta bestelako jarduera batzuk ere, hala nola ikerketa, sentsibilizazioa eta abar). Kanpo gelditzen dira berriz, besteak beste, zuzeneko ekoizpenen promozioa eta salmentarekin zerikisirik duten jarduerak. (Jarduera-eremu hori maiatzean argitaratuko den beste deialdi baten xedea da.
2.- Garrantzitsua:
• Arretaz irakurri behar da deialdia: oro har eta modalitate bakoitzean sartzeko baldintzak, balorazio-irizpideak, etab.
• Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak egoitza elektroniko honetan egongo dira eskuragarri, deialdia argitaratu eta hurrengo egunean:
– Partituren edizioa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247321
– Musika proiektu unitarioak: https:// www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247322
– Musika ekimen enpresarialak: https:// www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247323
– Zuzen-Zuzenean zirkuitua: https:// www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247324
– Musika zikloak: https:// www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247325
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/03/14DeialdiaDeialdia abian da
Deialdia: Musika Eguna ospatzen
Musika Bulegoak deialdi berri bat jarri du abian, musikaren kontsumoa sustatzeko eta musika gizartera hurbiltzeko jarduerak eta ekimenak bultzatzeko. Aurkezten diren jarduerak Musikaren Eguna (E-21)…
Musika industrian genero ikuspegia txertatzeko gida
Musika Bulegoak Euskal Herriko Musika Industrian Genero Ikuspegia Txertatzeko Gida argitaratu du Errorik kooperatiba feministaren laguntzarekin. Dokumentuaren helburua da sektoreko enpresei tresnak…
Formakuntza saioa: Zure musika zabaltzeko aukera berriak
Banaketa digitala funtsezkoa da musika sustatzeko eta zure jarraitzaile potentzialengana iristeko modurik eraginkorrena. Horregatik da hain garrantzitsua zure musika Spotify, Apple music edo YouTube…
Webinar: musikarako dirulaguntzak 2024
Musika Bulegoak informazio online saio bat antolatu du martxoaren 18an, 12:00etan, musika-sektorean dauden finantzaketa-tresnak azaltzeko. Webinar honetan dirulaguntzak eta laguntza publikoak ardatz…
2024/02/20DirulaguntzaDeialdia abian da
Kultur sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak: musika konposizioa (2024)
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak Kultur Sorkuntza Bultzazeko Diru-laguntzen 2024 deialdia ireki du, Musika Konposizioa modalitatean. Modalitate honek 82.000 euroko…