Musikaren sektoreko profesionalen eta programatzaileen arteko topaketa DA!-n

Durangoko Azokak lehen aldiz programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko topaketa antolatuko du Musika Bulegoarekin elkarlanean.

Ekimenaren helburua:

– Euskaraz musika sortzen dutenei aukera ematea bere proiektuak Euskal Herriko programatzaileei aurkezteko.
– Programatzaileek (areto pribatuak zein publikoak, jaialdiak, kultur eragileak, udal teknikariak) aukera izatea bertatik bertara musika sektoreko sortzaileak ezagutu eta proposamenak jasotzeko.

Topaketaren formatua:

Aukeratutako proiektuen ordezkariek 10 minututan egingo dituzte bere musika-proiektuen aurkezpenak.

Eguna eta lekua:

54. Durangoko Azokaren lehenengo egunean, abenduaren 5ean, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Durangoko Azokaren alboan dagoen Bartolome Ertzilla Musika Eskolako aretoan.

Nori zuzendua:

Bere jarduera profesionala musikagintzan burutzen duten eta fakturatzeko ahalmena duten musikariak,, managerrak, diskoetxeak, etab.

Aukeratzeko irizpideak

Musika Bulegoko profesionalek eta Durangoko Azokako ordezkaritzak osatutako lan batzorde batek aukeratuko ditu proiektuak. Batzordeak honako alderdi hauek izango ditu kontuan:

– Proiektua euskaraz izatea
– Proiektuen eta diskoen estreinaldiak (DA azokan)
– Barruko agertokietarako egokitasuna
– Musika Bulegoaren zuzeneko edo zeharkako bazkidea izatea

Epeak

Izena emateko epea azaroaren 20an amaituko da. Musikariek DAko webguneko eskaera-orriaren bidez eman beharko dute izena. Parte hartzea doakoa da eta aurkezpenak euskaraz izan beharko dira.

DA-Pro egitasmoaren gaineko zalantzaren bat baduzu idatzi ruth@musikabulegoa.eus helbide elektronikora.