Musikak behar zaitu

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) #MusikakBeharZaitu kanpaina abiatu du.

Sentsibilizazio kanpaina honen bitartez COVID 19ak sortutako krisian musikaren sektore osoa bizitzen ari den egoeran arreta jarri nahi izan dugu eta bertan parte hartzen duten eragile guztiei gure elkartasuna adierazi.

“Musika segundu bat, entzuten duzun akorde hori, hamaika lagunen lana da”.