MUSIKAREN EREMUAN ENTZULE BERRIAK SORTZEAZ HITZ EGINGO DUGU ARTIUM-EN

Euskal Herriko Musika Bulegoak ekainaren 20rako antolatu du musika kontsumitzeko moduan izan diren aldaketen inguruan hausnarketa egiteko jardunaldia

 

Musika-heziketa, kulturaren BEZa, musikaren doakotasuna, jaialdietako gizarte-topaketaren esperientzia, entzuteko modu berriak edota berrikuntza teknologikoa izango dituzte eztabaidagai, besteak beste, “Entzule berriak sortzea eta belaunaldien txandaketa” jardunaldian. Ekainaren 20an, asteartez, egingo dute ekitaldia Gasteizko Artiumen, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan. Euskal Herriko Musika Bulegoak antolatutako topaketa Musikaren Nazioarteko Egunean egingo da, eta musika kontsumitzeko joera berrien inguruan gogoeta egitea du xede.

Jarraian azaltzen da jardunaldiaren egitaraua, azken orduko aldaketak izan baditzake ere.


9:30 Akreditazioak eta jardunaldiaren aurkezpena

09:45-10:30   Nola sortuko ditugu entzule berriak?

-Silvia Durán, ICECeko Publikoen arloko zuzendaria

10:30-11:30   Entzule berriak sortzen dituzten proiektuak

-Juan Uriarte, Hell Doradoko bozeramailea (Gazte Rock musika-udalekuko antolatzaileak)

-Mikel Chamizo, konpositorea, Soinua Iratzarri programako partaidea

-Almudena Palacios, ‘Queremos Entrar’ plataformako bozeramailea

-Mikel Cañada, ROCE-ko (Red de Organizadores de Conciertos Educativos) lehendakaria

11:30-12:00   Atsedenaldia eta kafea

12:00-13:00   Mahai-ingurua

-Silvia Durán, ICECeko Publikoen arloko zuzendaria

-Juan Uriarte, Hell Doradoko bozeramailea (Gazte Rock musika-udalekuko antolatzaileak)

-Mikel Chamizo, konpositorea, Soinua Iratzarri programako partaidea

-Almudena Palacios, ‘Queremos Entrar’ plataformako bozeramailea

-Mikel Cañada, ROCE-ko (Red de Organizadores de Conciertos Educativos) lehendakaria

13:00-14:00   Mahai-inguru irekia eta ondorioak


Goizean zehar egingo den jardunaldian programen koordinatzaileak eta ordezkariak izango dira, Euskal Herrikoak eta estatukoak. Partaideek euren esperientzien berri emango dute eta entzule berriak sortu eta belaunaldien txandakatzearen inguruan diren berriei buruz eztabaidatuko dute.

Jardunaldiko gonbidatuen artean izango dira, besteak beste, Mikel Cañada Kontzertu Pedagogikoen Antolatzaileen Sareko lehendakaria, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren izenean, eta Almudena Palacios, Queremos Entrar plataformako ordezkaria. Talde horrek, hain zuzen, honako hau defenditzen du: 18 urtetik beherakoek zuzeneko musika-saioak eskaintzen dituzten Madrilgo Erkidegoko lokaletan egon eta emanaldietan parte hartzeko aukera izatea. Silvia Duránek ere bere iritzia azalduko du, Katalunian Escena 25 kanpainaren inguruan duten esperientzia hizpide hartuta. Ekimen horrek 25 urtetik beherako gazte katalanak arte eszenikoetara eta musikara hurbildu nahi ditu deskontu berezien bidez. Halaber, hurbilagoko esperientzien berri ere izango dute partaideek: Juan Uriarteren eskutik Gazterock ezagutuko dute eta Mikel Chamizo Soinua Iratzarri ekimenaz mintzatuko da.

Izena emateko idatzi helbide elektroniko honetara: idazkaritza@musikabulegoa.eus