‘Bilera azkarrak musikako profesionalen azoketan’ tailerra

Musika Bulegoak musikaren sektoreko azoka profesionaletan antolatzen diren bilera azkarrak (speed meeting) saioetan parte hartzeko aholkularitza tailerra antolatu du. Tailer hau ekainaren 11an (10:30etatik – 12:00etara) burutuko da Bilboko Ensanche Eraikinean (Zabalgune plaza 11) eta bertan sektoreko topaketa profesionaletan parte hartzeko asmoa duten enpresa eta profesionalek parte hartu dezakete.

 

Musika Bulegoak udazkeneko azoka profesionalen denboraldia hasi baino lehen antolatuko dituen bi tailerreko bat izango da honakoa. Ekitaldi honen helburuak euskal enpresei bere agendak kudeatzen eta nazioarteko eragileei beraien proposamenak aurkezten laguntzea izango dira.

 

Tailerra datozen hilabeteetan ospatuko diren azoketan parte hartzeko asmoa duten profesionalei zuzenduta dago (managerrak, diskoetxeak, enpresa teknikoak, kontzertu aretoak, musikariak eta, Musika Bulegoko bazkide izan edo ez, musikarekin harremana duten eragileak).

 

Parte hartu ahal izateko eskaera-orria bete beharra dago.

Tailerrari buruzko informazioa:

Data: ekainak 11
Tokia: Ensanche Eraikina, zabalgune plaza 11 (Bilbo)
Ordutegia: 10:30-12:00 (sarrera librea)

Informazio gehiago: ruth@musikabulegoa.eus