musikaren urtekaria 2016

Euskal Herriko Musika Bulegoak lehen urtekaria aurkeztuko zuen abenduaren 4an Durangoko Azokan. Argitalpena euskal musika-jardueraren isla izateko asmoarekin sortu da.

Artikulu interesgarriak daude irakurgai urtekarian, hala nola, zenbait musikarik, konpositorek, irakaslek, sustatzailek eta programatzailek beren jarduerarekin lotutako gaiei buruz idatzi dituztenak. Iritzi-artikuluotan askotariko gaiak izan dituzte hizpide, esaterako, nola erakarri haurrak musikara, euskal musikak komunikabideetan duen tokia, zuzeneko emanaldiak, jabetza intelektuala, prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduerak musikaren sektorean, etab. Erreportaje sorta ere jaso dute urtekarian, besteak beste, Musikagileak, Musikari, MIE (Musika Industriaren Elkartea) eta Kultura Live elkarteei buruzkoak edota euskal musika kanpoan zabaltzeko Basque Music ekimenaren ingurukoa.

Esteka honetan urtekariaren online bertsioa eskuratu daiteke