Musikenek eta Musika Bulegoak lankidetza-hitzarmena sinatu dute
Partekatu
Miren Iñargak, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren zuzendaria, eta Aitor Bengoetxeak, Euskal Herriko Musika Bulegoaren presidentea, bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmen iraunkorra gauzatu zuten joan den ostegunean. Hitzarmen berriak bi erakundeen arteko elkarlana sustatu eta indartuko du, helburu partekatuen bila, hala nola musikari gazteen prestakuntza, publiko berrien sorkuntza eta sentsibilizazioa, eta Euskal Herriko talentu musikalen nazioartekotzea.
Iraganean hainbat proiektutan unean-unean parte hartu bazuten ere, akordio berriak Musika Bulegoaren eta lurraldeko musika-irakaskuntzako zentro nagusiaren arteko harremanak estutzea dakar. Hori estrategia zehatzetan gauzatuko da, hala nola Musikeneko ikasleek Musika Bulegoaren prestakuntza-jardueretan parte hartzea, espazioak eta tresnak lagatzea, Musika Bulegoaren kanpo-hedapenerako ekintzetan Musikeneren izena ordezkatzea edo komunikazioa bezalako baliabideetan elkarri laguntzea, besteak beste.
Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia da, 2001-2002 ikasturtean Eusko Jaurlaritzak sortua Goi Mailako Musika Ikasketak irakasteko. Interpretazioa, konposizioa, zuzendaritza eta pedagogiaren esparruan kualifikazio profesionala bermatuko duen kalitatezko hezkuntzaren aldeko apustua egiten duen ikastegia da. Bere helburu nagusia ikasleei baliabide formatibo egokiak ematea da lan-mundurako bidea erraztuz, XXI. Mendeko musikaren eskakizun berriak kontutan izanik.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/01/16Deialdia,MB NazioartekotzeaDeialdia abian da
MMVV-en 36. edizioan parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 36. edizioa irailaren 18tik 21era egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Horretarako orrialde…
Hiru euskal talde Hego Afrikako ISCM Jaialdian
Azaroaren 24tik abenduaren 4ra, Hego Afrikako Johannesburgon eta Lurmutur Hirian, musika garaikidearentzako ekitaldi historiko bat ospatuko da: ISCMren (International Society for Contemporary Music)…
BIME Bogotá izango da Basque. Music.-en hurrengo geltokia
Colombiako hiriburuan BIME Bogotá azokaren bigarren edizioa ospatuko da datorren maiatzaren 3tik 6ra. Ekimenen artean, Oreka TX taldeak Basque. Music. plataformak antolatutako showcase-ean parte…
Basque. Music. Westway LAB jaialdian: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Guimarães-en (Portugal) egiten den Westway LAB azoka profesionalean kontzertua eskaini nahi duzu? Basque. Music.-ek euskal talde edo bakarlari batek apirilaren 12tik 15era egingo den Westway LAB…
Basque. Music. at Eurosonic 2023: Merina Gris & Zetak
Merina Gris eta Zetak taldeek Eurosonic jaialdian hartuko dute parte Basque. Music.-en eskutik. ESNS europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da. Izan ere, nazioarteko musikaren profesionalen…