Olatz Salvador, Zamoran egingo den nazioarteko FHLIM azokako Basque. Music. Showcase-an

Martxoaren 24tik 27ra egingo dute FHLIM musikaren azoka profesionalaren bigarren edizioa.  Zamoran egiten den topaketa honetan estatuko eta Portugaleko profesionalek parte hartzen dute.

2022ko edizioan Basque. Music–ek kontzertua antolatuko du martxoaren 24ean LA CUEVA DEL JAZZ EN VIVO aretoan eta Olatz Salvador izango da kontzertu horretan parte hartuko duen musikaria. Lehen aldia izango da Basque. Music plataformak showcase bat antolatzen duena Zamorako topaketa profesionalean.

Egun bat lehenago, otsailaren 23an, Dupla taldea areto berdinean arituko da Artistas en Ruta zikloaren baitan.

FHLIM azokaren helburua portugaleko eta estatuko profesionalen, artisten eta publikoaren arteko elkarlanak sustatuko dituzten zubiak eraikitzea da.

Euskal Herrian egiten den musika zabaltzeko asmoarekin Basque. Music.-ek bere stand-a izango du FHLIM azokan.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU