Oreka TX BIME Bogotan Basque. Music.-en eskutik

Partekatu

BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2023ko maiatzaren 3tik 7ra egingo da. Oreka TX taldeak Basque. Music. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du.

Musika Industriaren Nazioarteko Topaketa duela hamaika urte hasi zen Bilbon, eta Amerikako kontinentean bigarren edizioa ospatuko da aurten. Hitzordu berria 2023ko maiatzaren 3tik 7ra izango da Bogotan.

BIMEk 50 herrialde baino gehiagotako musikaren industriako profesionalak biltzen ditu urtero. Bogotako edizioko programan, bere horretan mantentzen dira nazioarteko erreferentziazko ekitaldi gisa kokatu duten esentzia eta espiritu berritzailea, eta garatzen diren bitartean jorratuko diren gaien zabaltasunean islatzen da: joera artistikoak, jaialdiak, garapen jasangarria, berrikuntza teknologikoa, grabatutako musika eta zuzeneko musika, plataformak, startupak edo marko legegileak, eta horiek dira paneletan, tailerretan eta masterretan eztabaidatuko diren gaietako batzuk.

Euskal musikak ikusgarritasun berezia izango du Bogotan. Jardunaldi profesionalak, negozio-harremanak, showcaseak eta kongresuak euskal profesionalek, artistek eta enpresek parte hartuko duten jardueretako batzuk baino ez dira izango.

 

URTE OSOAN MARTXAN DAGOEN NAZIOARTEKO KOMUNITATEA

 

Duela hamaika urtetik urria iristen den bakoitzean Bilbon gertatzen den antzera, maiatzeko lehenengo astean, musikaren industriako berrikuntzaren, teknologiaren, networkingaren eta etorkizunaren erdigunean bilakatuko da Bogotá. Etengabean eraldatzen ari den industria baten etorkizuna sustatzen duten erronken gainean hausnartzeko gune bat sortzea xede duen ekitaldi garrantzitsua izango da.

Maiatzaren 3tik 7ra Bogotan, Latinoamerikako eta Europako profesionalak bilduko dira BIMEn, bi kontinenteak lotzen dituzten zubiak inoiz baino sendoagoak diren honetan. Urteko 365 egunetan dago aktibo BIMEren online plataforma, eta mundu osoko musikaren 3.000 profesional baino gehiagorekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzeaz gain, aurreko edizioetako edukiak ere aurkitu daitezke bertan.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU