Osasun mentalari buruzko aholkularitza zerbitzua
Partekatu
Apiriletik aurrera Musika Bulegoak osasun mentalari buruzko urte osoko aholkularitza zerbitzua eskainiko die bere bazkideei Rosana Corbacho psikologoaren eskutik (mi-therapy.net)
Hilabetero, on-line egingo diren ordu erdiko saio pribatuetan banatuko da zerbitzu hau.
Lehendabiziko zerbitzua apirilaren 17an eskainiko da. Goizeko 10.00etatik 15:30etara Musika Bulegoko bazkideek libre dauden ordu erdiko tarteak erreserbatu ditzakete.
Zerbitzu honen lehenengo saioa doakoa izango da Musika Bulegoko bazkide bakoitzarentzat. Hortik aurrera, saio gehiagotara joan nahi duten bazkideek beren kabuz ordaindu beharko dituzte (beti ere, agenda erabilgarritasun-egoeraren arabera).
Tailerretan izena emateko mezu elektroniko bat idatzi behar da ordutegia zehaztuz. Erreserbak heldutako ordenaren eta erabilgarritasunaren arabera antolatuko dira helbide honetara idatziaz: info@test.nuco.es
Osasun mentalaren inguruko aholkularitza zerbitzua
Musikaren sektoreko profesional guztiek eguneroko erronken aurrean nola erreakzionatzen duten ikas dezakete. Pertsona bakoitzaren helburuak eta bizi-historia kontuan hartuta, barne hazkundea eta osasuna sustatu nahi ditugu, lanbidetik kanpo eta lanbidearen baitan.
Saio hauetan ohiko nahasmenak (antsietatea, estresa, burnout, sormen-blokeoak) prebenitzeko eta tratatzeko teknika psikologikoak praktikan jarriko dira. Helburua artisten eta musikaren profesionalen bizi-kalitatea eta oreka hobetzea da.
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu
Musika Bulegoko bazkideentzako doako aholkularitza zerbitzua
Musika Bulegoak lankidetza-hitzarmena sinatu du Sympathy For The Lawyer-ekin, Musika Bulegoko bazkideei jabetza intelektual, fiskal, ekonomiko, legal eta laboraleko doako zerbitzuak eskaintzeko.…
Musika Bulegoaren bazkideei zuzendutako aholkularitza zerbitzua
Musika Bulegoak bere bazkideei zuzendutako aholkularitza zerbitzua jarri du martxan; doakoa da eta urte osoan zehar erabili daiteke. Zerbitzu honen helburua musika sektoreko profesionalek beraien…
Hamaika taldek hartu dute parte DA! Pro topaketaren V. Edizioan
Musika Bulegoak, programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko DA! Pro topaketaren bosgarren edizioa ospatu du. Durangoko azokaren baitan, Gerediaga elkartearekin…
Hiru euskal talde Hego Afrikako ISCM Jaialdian
Azaroaren 24tik abenduaren 4ra, Hego Afrikako Johannesburgon eta Lurmutur Hirian, musika garaikidearentzako ekitaldi historiko bat ospatuko da: ISCMren (International Society for Contemporary Music)…
Marban taldeak Bilbon eta Gasteizen kontzertu bana eskainiko ditu Villa Sound Bilbao Musika Bulegoa 2023 sariari esker
Marban post-punk taldeak irabazi du Musika Bulegoa 2023 saria, VillaSound Bilbao proiektuaren barruan. Horri esker, saritutako taldeak Kultura Liveko bazkide den aretoren batean jotzeko aukera du.…