Pianorako Interpretazio Garaikideko Masterclassa Alfonso Gómezekin
Partekatu
MUSIKAGILEAK Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak eta EHMBE Euskal Herriko Musika Bulegoak, MUSIKENE Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren laguntzaz, Pianorako Interpretazio Garaikideko Masterclassa antolatu dute Alfonso Gómez piano-jole Gasteiztarraren eskutik.
Gómez ezaguna da mundu osoan zehar piano-jole bakarlari gisan eskaintzen dituen kontzertuengatik, bai bakarlari lanetan, zein piano eta orkestrarako interpretazioan. Halaber, pedagogia arloan ere esperientzia handiko profesionala da; MUSIKENE Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian irakasle izandakoa, Friburgoko Musika Unibertsitateko irakaslea da egun, baita Stuttgartko Musika eta Arte Eszenikoen Unibertsitateko irakasle laguntzailea ere.
Egitaraua
Pianorako Interpretazio Garaikideko Masterclassak bi atal ezberdin iznago ditu: lehenik, irakaslearen hitzaldia eta jarraian saio praktikoak jarraian.
-Hitzaldia
- Irakasle gonbidatuaren aurkezpena.
- Egungo musikaren eta sorkuntzaren beharrezko harremana.
- Obra baten estreinaldia nola ahokatu.
- Piano bakarlariaren alderdiak: bakarka, ganbera musikan, orkestra/bandarekin.
-Saio praktikoa
- Bertaratutako ikasleekin solasaldia.
- Ikasle aktiboen interpretazioen entzunaldia irakasle gonbidatuaren hobekuntza, gomendio eta proposamenekin.
- Beste galdera eta eskaerak.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/03/14DeialdiaDeialdia abian da
Deialdia: Musika Eguna ospatzen
Musika Bulegoak deialdi berri bat jarri du abian, musikaren kontsumoa sustatzeko eta musika gizartera hurbiltzeko jarduerak eta ekimenak bultzatzeko. Aurkezten diren jarduerak Musikaren Eguna (E-21)…
Musika industrian genero ikuspegia txertatzeko gida
Musika Bulegoak Euskal Herriko Musika Industrian Genero Ikuspegia Txertatzeko Gida argitaratu du Errorik kooperatiba feministaren laguntzarekin. Dokumentuaren helburua da sektoreko enpresei tresnak…
Formakuntza saioa: Zure musika zabaltzeko aukera berriak
Banaketa digitala funtsezkoa da musika sustatzeko eta zure jarraitzaile potentzialengana iristeko modurik eraginkorrena. Horregatik da hain garrantzitsua zure musika Spotify, Apple music edo YouTube…
Webinar: musikarako dirulaguntzak 2024
Musika Bulegoak informazio online saio bat antolatu du martxoaren 18an, 12:00etan, musika-sektorean dauden finantzaketa-tresnak azaltzeko. Webinar honetan dirulaguntzak eta laguntza publikoak ardatz…
2024/02/20DirulaguntzaDeialdia abian da
Kultur sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak: musika konposizioa (2024)
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak Kultur Sorkuntza Bultzazeko Diru-laguntzen 2024 deialdia ireki du, Musika Konposizioa modalitatean. Modalitate honek 82.000 euroko…