QUEBECEKIN LANKIDETZA PROIEKTUAK JORRATZEKO DIRU-LAGUNTZAK
Partekatu
Otsailaren 28an amaitzen da proiektuak aurkezteko epea Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiak Quebec eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean lankidetza-proiektuak finantzatzeko diru-laguntzen deialdian. Deialdian, kultura alorreko proiektuak lagunduko dira, besteak beste.
Lehendakaritzak sustatutako laguntza hauek Etxepare Euskal Institutua 2020an eta 2021an zehar Quebec-eko lurraldean garatzen ari den kultur-lankidetza programarekin eskutik helduta joango dira. Programa hori 2019an Eskozian garatu zen Scotland Goes Basque egitasmoaren jarraipena izango da.
Lehendakaritzaren deialdiak 50.000 €ko zuzkidura izango du. Proposamenek, Quebeceko eta EAEko kultur arloko pertsona juridikoen (artista, konpainia, talde…) arteko lankidetza harremanak edota joan-etorriko proiektuak izan behar dute. Diru-laguntza jasoko dutenak EAEko pertsona juridiko horiek izango dira, baldin eta aurkeztutako proiektua Quebeceko eskualdeko bazkide batekin partaidetzan egindako elkarlan bat bada. Honako estekan aurki daiteke informazio guztia.
Quebeceko gobernuak ere beste hainbeste egin du. Kanpo Harremanetarako eta Frankofoniako Ministeritzaren (MRIF) eta Kultura eta Komunikazioaren Ministeritzaren (MCC) bitartez dirulaguntza deialdia atera du, bertako kultur eragileek euskal eragileekin kolaborazioan egindako proiektuen finantzazioa lor dezaten.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/04/08Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…
2023/12/14Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2024n: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren hirugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
BIME x Stereorocks club 2023: Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea
Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea musika elektronikoko artistak hautatuak izan dira BIME x Stereorocks Club ekimenaren bigarren edizioan parte hartzeko. Lehengo urteko arrakastaren ondoren, BIMEk…
Basque. Music. at BIME Live 2023: NHIL, STR & Divorce From New York
Nhil, STR eta Divorce From New York taldeak hautatuak izan dira BASQUE. MUSIC. -ek BIME LIVE-en hurrengo edizioan antolatuko dituen showcases saioetan parte hartzeko (2023ko urriaren 25etik 28ra).…
Basque. Music. at Womex 2023: Neomak
Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuenaren 29. edizioa A Coruñan burutuko da urriaren 25etik 29ra. Jaialdi honetan, 45 herrialdetako 40 artista baina gehiagok hartuko dute parte…