Showcase gaua Gatibu eta Atom Rhumba taldeekin
Partekatu
Gatibu eta Atom Rhumba izango dira Basque Music plataformak ekainaren 5ean, asteartean, Bilboko Kafe Antzokian antolatu duen showcase gauaren protagonistak.
Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak programak (Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikaren Sailarenak) bultzatuta euskal musika kanpora zabaltzeko sortu den Basque Music plataformak Euskal Herriko musika nazioartean ezagutaraztea eta sustatzea du helburu. Jardun horren baitan, eta datorren ekainaren 4tik 6ra Live DMAk (Europako Aretoen Elkarteak) Bizkaiko hiriburuan batzar nagusia egingo duela aprobetxatuta –Europako 40 profesionaletik gora bilduko dira batzarrean–, showcaseen gau batean parte hartzeko deialdi publikoa ireki zuen Basque Musicek joan den apirilean.
Batzar horretara joango diren ordezkariek deialdirako berariaz osatutako batzorde batek aukeratu ditu azkenik Gatibu eta Atom Rhumba. LIVE DMA elkarteko ordezkariez gain, publikoa ere joan ahal izango da showcase horietara. Kafe Antzokiko ateak 21:30ean irekiko dira, leku guztiak osatu arte. Aipatutako kontzertuek 40 minutuko iraupena izango dute. 18 urtetik beherakoak ezingo dira sartu.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/04/08Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…
2023/12/14Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2024n: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren hirugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
BIME x Stereorocks club 2023: Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea
Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea musika elektronikoko artistak hautatuak izan dira BIME x Stereorocks Club ekimenaren bigarren edizioan parte hartzeko. Lehengo urteko arrakastaren ondoren, BIMEk…
Basque. Music. at BIME Live 2023: NHIL, STR & Divorce From New York
Nhil, STR eta Divorce From New York taldeak hautatuak izan dira BASQUE. MUSIC. -ek BIME LIVE-en hurrengo edizioan antolatuko dituen showcases saioetan parte hartzeko (2023ko urriaren 25etik 28ra).…
Basque. Music. at Womex 2023: Neomak
Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuenaren 29. edizioa A Coruñan burutuko da urriaren 25etik 29ra. Jaialdi honetan, 45 herrialdetako 40 artista baina gehiagok hartuko dute parte…