VillaSoundBilbaoren hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia zabalik
Partekatu
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren hirugarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak bultzatu eta sustatzea eta publikoari askotariko eta egungo proposamenak eskaintzea dira.
Epaimahai profesional batek 12 talde aukeratuko ditu, 2023ko martxoan Bilborocken antolatuko diren 4 kontzertuetako batean joko dutenak.
Parte hartzeko, talde edo bakarlariek 16 eta 30 urte bitartean izan behar dute eta Euskal Autonomia Erkidegokoak edo Nafarroakoak izan behar dute. Oinarriak esteka honen bidez kontsulta ditzakezu.
Kontzertu horietan parte hartu nahi dutenek webgune honetan aurkez ditzakete beren lanak 2022ko abenduaren 13ra arte.
Gaur egungo edozein musika motak (rocka, popa, metala, trap, elektronika, folka, egilea) edo hauen arteko fusioak hartu dezakete parte.
Sortzen ari den talentua babesteko asmoz, Euskal Herriko Musika Bulegoak izen bereko saria emango dio parte hartzen duen proposamen bati. Sari honi esker hautatutako artista edo taldeak 1.000 € jasoko ditu Musika Bulegoko bazkide den areto batean kontzertu bat eskaintzeko. Kontzertua antolatzen duen aretoak 500 € jasoko ditu ekoizpen eta promozio gastuak ordaintzeko.
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu
2023/11/09DeialdiaDeialdia abian da
Fira Mediterrània 2024 azokan parte hartzeko deialdia zabalik
2024ko urriaren 10etik 13ra egingo den azokaren 27. edizioan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea ireki du Fira Mediterràneak. Deialdia 2024ko urtarrilaren 18ra arte egongo da zabalik. Fira…
2023/11/06DeialdiaDeialdia abian da
LIVEMXek proposamenak aurkezteko lehen deialdia ireki du
LIVEMX proiektu europarrak finantzaketa-planeko lehenengo deialdia ireki du. Hiru gai espezifikotan oinarritutako proposamenak biltzeko ekintza da: «musikaren esportazioa», «kontzertu aretoak » eta…
2023/10/16DeialdiaDeialdia amaitu da
DA Pro! V. topaketarako deialdia
Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko V. topaketa antolatuko dute DA Pro! ekimenaren barruan. Eguna eta lekua: 58.…
2023/10/06DeialdiaDeialdia abian da
Westway Lab 2024 topaketan parte hartzeko deialdia zabalik
Westway LAB 2024ko (2024ko apirilaren 10-13) erresidentzia artistikoetan eta/edo hiriko showcase-etan parte hartu nahi duten musika-artistei zuzendutako deialdia ireki da. Zure eskaera abenduaren…
2023/10/06DeialdiaDeialdia amaitu da
Cooperation Camp ekimenaren deialdia ireki da
Cooperation Camp ekimenaren deialdia ireki da, Ukrainako eta Europako artisten arteko lankidetza bultzatzeko. Ukrainako artista batekin proiekturen bat egin nahi baduzu (abestia, bideoa, podcast-a,…