Womex, Basque Music-en hurrengo helmuga

Partekatu

Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuena, Budapest-en burutu behar zen azoka on line egingo da urriaren 21etik 25era bitartean. Xabi Aburruzaga izan da 2020ko edizioan Basque. Music. showcase-an parte hartzeko aukeratutako musikaria. Streaming bidez eskainiko den kontzertua urriaren 21ean emitituko da Womex-en plataforma birtualean bi txandatan: 18:30etan eta 21:00etan. Horrela, Xabi Aburruzagak Juan Mari Beltrani (2017), Kalakan taldeari (2018) eta Topa-K proiektuari (2019) hartuko die lekukoa.

Gainera, nazioarteko profesionalen artean zabaltzeko Basque. Music. at Womex 20 katalogoa ere osatu da.

Virtual WOMEX plataformari esker mundo osoko lankidetza eta lankidetza potentziala bermatuko dute. Gune digital honek gainera urte osoan zehar sare lana egiteko aukera eskaintzen du.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU