Zinematik: zinema-zuzendariak eta musikagileak aurrez aurre
2020ko Euskal Herriko Musika Bulegoaren Jarduera Poltsaren baitan “Zinematik” solasaldia antolatu du elkarteak Forbidden Colours diskoetxearekin elkarlanean.
Solasaldia abenduaren 13an, igandea, 12:00etan Gernikako Astran izango da eta bertan, Euskal Herriko pelikulen zuzendari eta soinu banda originalen konposatzaileek parte hartuko dute.
Zuzendariak: Larraitz Zuazo eta Hannot Mintegia.
Konposatzaileak: Joseba Baleztena eta Aitor Etxebarria.
Mahai ingurua Leire Palacios komunikatzaileak gidatuko du.