2026.09.14

Musika Bulegoa

DA! PROren 8.edizioa martxan da

Gehio irakurri

Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak DA! PROren 8.edizioan parte hartzeko musika-proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute. Durangoko Azokaren barruan antolatutako ekimen honek artisten eta musikaren profesionalen eta programazio-arduradunen arteko topaketa eta lankidetza-aukerak sustatzea du helburu. Euskal Herriko eta euskarazko 10 musika-proiektu hautatuko dira, eta euren proposamenak aurkezteko aukera izango dute azaroaren 26an, 9:00etatik 14:00etara, San Agustin Kultur Gunean egingo den topaketa profesionalean.

Hautatutako proiektuek 10 minutuko aurkezpena egingo dute, formatu desberdinak konbinatuz, eta 120€ jasoko dituzte dieta eta joan-etorrien kontzeptuan. Hautaketa egiteko, besteak beste, euskararen erabilera, proiektuaren originaltasuna eta proiekzio profesionala, jatorrizko formatuan aurkezteko aukera, estiloen aniztasuna, genero-berdintasuna eta lurralde-oreka hartuko dira kontuan. Gainera, proiektu gazteek MusikaGaz Fest 2027 jaialdian parte hartzeko aukera izango dute; urtarrilaren 30ean egingo da Amorebieta-Etxanon.

Proposamenak aurkezteko epea irailaren 14tik urriaren 13ra egongo da zabalik. Programazio-arduradunek urriaren 19tik azaroaren 23ra eman ahal izango dute izena.

IZENA EMAN HEMEN





Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

DA! PROren 8.edizioa martxan da

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro 2027 / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Kanthoria eta autotunea. Erakusketa ibiltaria / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Deialdiak > DA! PROren 8.edizioa martxan da

Default content