RTZ Kolektiboa, Iparhots egonaldi artistikoan
Partekatu
EKEk, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak antolatzen duten Iparhots egonaldi artistikoaren programan parte hartzeko aukeratua izan da RTZ Kolektiboa. Baionako taldeak, 2023an Ekhi Lambertek burutu zuen egonaldiarekin hasi zen sormena lantzeko ekimen honen bigarren edizioan parte hartuko du.
Elkarlan honen helburua musikariei, sortzaileei eta Ipar Euskal Herriko musika eragileei proiektu berriak sortzeko eta lantzeko espazioa, baliabideak eta laguntza eskaintzea da.
Bi zatitan banatutako egonaldiak bi eguneko lan saioak izango ditu, eta Atabal aretoan (Biarritz) eta Dinamoa sormen gunean (Azpeitia) burutuko da.
Dinamoa sormen guneko egonaldia urriaren 26an eta 27an egingo da. Atabal aretoko egonaldia urriaren 28an eta 29an.
RTZ Kolektiboa
RTZ Kolek!boa 2021ean Baionako Zizpa gaztetxean sortu den rap taldea da. Lehen urteetan, eskoletan, elkarteetan eta San Espiritu auzoan rap tailerrak eman eta gero, RTZ kolek!boak azkar plazaratu eta defendatu ditu bere lanak eszena gainean baita hainbat ekitalditan (Se loger au pays / Herrian bizi , Zuper festa, Korrika, EHZ, etab…).
Gaur egun, hausnarketa baten ondo!k, rap tailerrari bukaera eman zaio eta kideek Konkista izeneko EP-a sortzeari erabat buru-belarri aritzea erabaki dute. RTZ Kolek!boa Studio percep!on (Angelu) eta Alkimia produkzioa (Hendaia) ekoiztetxeekin elkarlanean ari da. Horrez gain, bere komunikaziorako (argazkiak, bideoak, sare sozialak), Amphibie studio (Hendaia) izeneko enpresarekin ari da lanean RTZ.
Lehen proiektu honetarako, lau raplariek osatzen dute kolek!boa: Petri, Oph, Frel Asiat, TLM. Bestalde, EP-a osatzen duten kantu guz!ak DJ Wall-ek ekoiztu ditu (Studio perce!on). Azkenik, RTZk, oro har, euskaraz idazten du Trap, Drill eta Boombap instrumentaletan.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Errotik dokumentalak Hondarribiko Amua Festival jaialdian parte hartuko du
Errotik dokumentala, Musika Bulegoak sustatua, Hondarribiko Amua Festibalaren laugarren edizioan parte hartzeko aukeratua izan da, 2024ko azaroaren 14tik 16ra. Iñigo Kintanak zuzendutako proiektu…
“Klubaren Espektroa” jardunaldia: Kultur guneen inpaktuari eta balioei buruzko hausnarketa
Musika Bulegoak eta Kultura Livek Klubaren Espektroa antolatu dute, klub eta kolektiboen ekitaldi eta espazioak moldatzen dituzten balio, egitura eta baliabideetan sakontzera gonbidatzen duen…
2024/10/28Berriak,Deialdia,MB SorkuntzanDeialdia amaitu da
REACH proiektuaren egonaldi artistikorako deialdia ireki da
REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa…
Musikarien egile-eskubideen kudeaketari buruzko online ikastaro praktikoa
Euskadiko SGAE Fundazioak, Lurralde Kontseiluaren bitartez eta Musika Bulegoarekin lankidetzan, egile eskubideei buruzko online ikastaro praktiko bat antolatu du. Formakuntza azaroaren 27an izango…
[Lotura] kolektiboa BIME x Stereorocks Club-erako hautatua
[Lotura] izan da BIME x Stereorocks ekimenaren edizio berrian parte hartzeko hautatua izan den kolektiboa. Ekimen horren helburua Euskal Herriko klub eszena ikusaraztea eta balioan jartzea da, eta…