Abian da BIME Stereorocks Club hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia

Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markarekin, BIMEk eta Stereorocks Club-ak indarrak batu dituzte euskal eszena elektronikoa dinamizatzeko. Egitasmo honen hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia irailaren 9tik 25a bitartean (barne) egongo da irekita.

Euskal Herriko (EAE eta Nafarroa) musika elektronikoko DJ edota musika ekoizleentzako eta sortzaileentzako irekita dagoen deialdian, musika elektronikoa bultzatzen duten kolektiboek ere parte hartu dezakete.

Deialdi honen helburua tokiko klub eszena ikusaraztea eta balioa ematea da, baita bertako artistei beraien lana Stereorocks klubean (Kafe Antzokia, Bilbo) erakusteko aukera eskaintzea ere.

Hautatutako artistek showcase formatuan emanaldia eskainiko dute urriaren 29tik azaroaren 1a bitartean egingo den BIME azoka profesionalaren BIME LIVE programaren baitan. Gainera, BIME Pro kongresu profesionalean parte hartzeko aukera izango dute.

Aukeraketa:

  • Bete formulario hau.
  • Gehienez 3 artista edo kolektibo hautatuko dira.
  • Hautaketa BIME eta Stereorocks Club-eko arduradunek egingo dute.
  • Hautaketa egiterako orduan proposamenaren ibilbidea, berritasuna eta nazioartekotze plana hartuko dira kontuan.
  • Hautatutako proposamen bakoitzak 300€-ko diru saria jasoko du.

Hauek izan dira ekimen honetako aurreko edizioetan hautatuak izan diren artistak: Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea, Celereka, Gonz.ne eta Judy.

Edozein zalantza argitzeko idatzi helbide honetara: proiektuak@musikabulegoa.eus

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU