Musika Bulegoak “ONDAREA SARETZEN” topaketan hartuko du parte

Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak ‘Ondarea Saretzen’ topaketa antolatu du, kultur-eragile eta interes-taldeen artean lankidetza sustatzeko asmoz. Musika Bulegoak bertan hartuko du parte beste hainbat elkarte eta sektoreko eragileekin batera. Euskal Autonomia Erkidegoak kultura ondarearen kudeaketan eta zaintzan parte hartzen duten eragileen ehun handi bat du, gure ondarea babestea eta zabaltzea helburu duena, baina lankidetza-sareak … Seguir leyendo

SPIKE 2024n parte hartzeko deialdia zabalik

SPIKE Bulgariako Musika Showcasearen hurrengo edizioan parte hartzeko deialdia zabalik da artista eta delegatuentzat. 2024ko maiatzaren 23tik 25era ospatuko da Bulgariako Plovdiv hirian. SPIKE tokiko, eskualdeko eta munduko musika-industriako eragileekin eta artisten arteko harremanak sortzeko helburua duen plataforma da. Zure lantaldeari eransteko agente, manager edo produktore baten bila zabiltza, edo eskualdeko bira bat, erakusleiho bateko … Seguir leyendo

AIEnRUTa-Artistas zirkuituan parte hartzeko izen-emate epea zabalik

AIE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) antolatzen duen “Artistas en ruta” estatu mailako zirkuituak hurrengo zikloan parte hartzeko proposamenen deialdia zabalik du 2023ko irailaren 20ra arte. “AIEnRUTa- Artistas” zuzeneko musika indartzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko programa bat da, herrialde osoko zuzeneko musika lokaletako emanaldien zirkuitu baten bidez. … Seguir leyendo

Jazzahead! azokan parte hartzeko deialdia ireki da

Jazzahead! azokaren antolakuntzak showcases emanaldietan parte hartzeko artistei zuzendutako deialdia ireki du. Izen-emate epea urriaren 18ra arte egongo da zabalik. Jazzahead! Jazz topaketarik esanguratsuena da nazioartean eta Bremenen (Alemania) urtero egiten den azoka, konferentzia eta erakusleiho jaialdia da.  Jazz mundua sareratu, ideiak trukatu, hitzaldi eta paneletan parte hartu eta erakusleiho izatea du helburu. Hurrengo edizioa, … Seguir leyendo

Ekhi Lambert, EKEk, Atabal aretoak, Kulturaz Kooperatibak eta Musika Bulegoak elkarlanean sortu duten egonaldi artistikoan

EKEk, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak, egonaldi artistikoen programa berri bat sortu dute. Ekimen berri honetan parte hartzeko aukeratua izan den lehenengo musikaria Ekhi Lambert izan da. Elkarlanaren lehendabiziko edizio honen helburua Euskal Herriko musikari, sortzaile eta musikaren alorreko eragileei proiektu berriak sortu eta lantzeko espazioa, baliabideak eta laguntza eskaintzea dira. Bi … Seguir leyendo

Euskal musikak ordezkaritza zabala izango du Mercat de Música Viva de Vic azokaren 35. edizioan

Mercat de Música Viva de Vic azokaren 35. edizioa 2023ko irailaren 13tik 16ra ospatuko da.   Aurten ere Basque. Music.-en babespean, Euskal Herriko musikaren industriaren sektoreak presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Amorante, Maite Larburu eta Merina Gris euskal musikaren kontzertuak izango dira programazio ofizialaren barruan. Lehenengo emanaldia Iban Urizar (Amorante) artistaren eskutik izango da irailaren 13an, 20:15ean, J. Maideu auditorioan. Beste … Seguir leyendo

BIME eta Stereorocks Klubak indarrak batzen dituzte berriro klub eszenari balioa emateko

Lehenengo edizioan izandako arrakastaren ondoren, Stereorocks Klubak, BIMErekin elkarlanean eta Basque Music-en laguntzarekin, Euskal Herriko (EAEko eta Nafarroako) DJei edota musika-elektroniko ekoizleei (Techno, House, Disco…) zuzendutako deialdia zabaltzen dute. Stereorocks Klubaren hamargarren urteurrenaren baitan egiten den deialdi honen helburua, tokiko klub eszena ikustaraztea eta balioa ematea da, baita bertako artistei beraien lana Stereorocks klubean (Kafe … Seguir leyendo

Classical:NEXT 2024 jaialdian parte hartzeko deialdia zabalik da

Musika klasikoaren sektoreko erreferentziazko azoka den Classical: NEXT azokak 2024ko edizioan antolatuko diren showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia zabaldu berri du. Azoka, 2024ko maiatzaren 14tik 17ra ospatuko da Berlinen. Musika jaialdiaz gain nazioarteko musikaren profesionalen topaleku nagusietakoa da. Proposamenak aurkezteko epea 2023ko urriaren 6an itxiko da. Esteka honetan aurkituko duzu zure proposamena aurkezteko behar duzun informazio guztia. … Seguir leyendo

BDCC OSTEGUNAK: Branding-a

BDCC OSTEGUNAKen edizio berri bat ospatuko du BDCC-k Brandinari buruz hurrengo irailaren 28an, Getxo Sormen Hub-en, Algortako Urgull Zentroan kokatuta dagoen proiektuetarako eta enpresentzako ekintzailetza-gunea. Jardunaldiaren helburua da sormen- eta kultura-sektorean markaren definizioak eta eraikuntzak elementu bereizle gisa duen garrantzian sakontzea. Bete ezazu formulario hau eta parte hartu! Aretoaren edukiera mugatua da eta plazak erreserba-ordenaren arabera esleituko dira. … Seguir leyendo

Amorante, Maite Larburu eta Merina Gris Mercat de Música Viva de Vic azokaren 35. edizioan

Mercat de Música Viva de Vic-ek 35. edizioko programazioa aurkeztu du. Amorante, Maite Larburu eta Merina Gris euskal musikariek programazio ofizialean hartuko dute parte Basque. Music.-en eskutik. MMVVk 35. edizioa 2023ko irailaren 13tik 16ra ospatuko da.  Musikaren sektorea dinamizatzeko eta elkartzeko gune izaten jarraituko du, zuzeneko musikaren proposamen berrien bozgorailu gisa duen funtzioan arreta jarriz. … Seguir leyendo

Musika bulegoa