Bizkaiako pizgarri-fiskal berriei buruzko formakuntza saioa

Musika Bulegoak, Musika Industriaren Elkartearekin (MIE) lankidetzan, Bizkaian zuzeneko musika sustatzeko martxan jarri diren pizgarri-fiskal berriei buruzko formakuntza-jardunaldia antolatu du. Saioa martxoaren 15ean izango da Zornotzako Zelaieta Zentroko Kontzertu Aretoan. Bertan izango dira Begoña de Ibarra, Bizkaiko Foru Aldundiko kultura zuzendaria, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun saileko Idoia Quintanilla eta Juan Sebastian Sanz kideak. Jardunaldia … Seguir leyendo

Basque. Music.: Jazzahead misioa

Apirilaren 27tik 30era egingo den Jazzahead! jazz azoka profesionalean parte hartuko du Basque. Music. -ek eta horretarako stand bat jatzeaz gain, Euskal Herriko jazz musikaren katalogoa osatuko du. Jazzahead! Bremenen (Alemania) urtero egiten den azoka, konferentzia eta erakusleiho jaialdia da.  Jazz mundua sareratu, ideiak trukatu, hitzaldi eta paneletan parte hartu eta erakusleiho izatea du helburu. … Seguir leyendo

Ireki da SAREAko programatzaileen aurrean proposamenak aurkezteko epea

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak, SAREAko programatzaileen eta musikaren sektoreko profesionalen arteko topaketaren seigarren ediziorako musika proposamenak aurkezteko epea ireki du. Proposamenak martxoaren 1eko 14:00ak arte aurkeztu daitezke eta galdetegi hau bete beharko da. Hemen kontsultatu eta deskargatu dezakezu deialdia. Hautatutako proiektuak martxoaren erdialdean jakinaraziko dira eta 120 euroko diru-laguntza jasoko dute. Aurkezpenen ondoren, eta … Seguir leyendo

Musika Bulegoko bazkideentzako doako aholkularitza zerbitzua

Musika Bulegoak lankidetza-hitzarmena sinatu du Sympathy For The Lawyer-ekin, Musika Bulegoko bazkideei jabetza intelektual, fiskal, ekonomiko, legal eta laboraleko doako zerbitzuak eskaintzeko. Kontsultak posta elektronikoaren eta galdera laburren bidez egingo dira. Gai hauei buruz kontsultatu ahal izango da: jabetza intelektuala, musika-edizioa, kudeaketa kolektiboa, kontratu diskografikoak, joint ventures, artisten kontratazioa, zuzeneko musika, musika-industria, zerga-plangintza, bai eta … Seguir leyendo

120 hautagairen artetik aukeratuko dira Musika Bulegoa Sarietako hamar proiektu saridunak

Maiatzaren 16an, Errenteriako Lekuona Fabrikan egingo den ekitaldian emango dira ezagutara Musika Bulegoa Sarien 7. edizioko emaitzak. Proposamenen artean, argitaratutako disko, single edo bideoklipak, zuzeneko obrak, idatzizko obra musikalak dota soinu bandak daude, besteak beste. Euskal Herriko Musika Bulegoak euskal musika panoramako urteko proiekturik esanguratsuenak aitortzen ditu urtero. Sektoreko zortzi profesionalek osatutako epaimahaia euskal sortzaile … Seguir leyendo

MIN sarien XV. ediziorako hautagaitzak aurkezteko deialdia zabalik

Datorren maiatzaren 17an Palma de Mallorcan MIN sarien XV. Edizioa ospatuko da. Musika independientearen sari hauek Unión Fonográfica Independiente (UFI) elkarteak urtero antolatzen dituen musika independentearen sariak dira. Hauen helburuak, artista berriak publiko berriei ezagutaraztea, musika gizarteei hurbiltzea eta sormen-jardueraren onarpena sustatzea dira. 2013. urtetik Etxepare Euskal Institutuak Euskarazko Album Onenaren Etxepare Saria antolatzen du. Honen helburua … Seguir leyendo

Zuzeneko arteen pizgarri fiskal berria Nafarroan

Nafarroako Parlamentuak joan den abenduaren 22an zerga ezberdinak eta beste zerga neurri batzuk aldatzeko Foru Legea onartu zuen zeini jarraiki indarrean jarri den arte eszeniko eta musikalen zuzeneko emanaldien inbertsiotan dagokion kuota likidorako kenkari berria. Legea urtarrilaren 1etik dago martxan. Zehazki, arauak dio arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunen ekoizpen eta emanaldian eginiko gastuek %30eko … Seguir leyendo

WOMEX 2023an parte hartzeko deialdia zabalik

Womex, musikaren arloko profesionalen mudu mailako bilerarik handienaren hurrengo edizioa Galiziako Coruña hirian ospatuko da. Topaketa 2023ko urriaren 25etik 29ra izango da. Programazio ofizialera proiektu artistikoak aurkezteko deialdia zabalik dago esteka honetan (martxoaren 17ra arte). Topaketa honek hainbat jarduera programatzen ditu, hala nola showcase-ak, azoka, ikus-entzunezko proiekzioak egiteko guneak eta hitzaldiak. Womexek 3.100 profesional baino … Seguir leyendo

BDCC OSTEGUNAK “Arteak, kultura, sormena eta hibridazioa”

BDCC-k ‘BDCC Ostegunak’ ekimenaren edizio berri bat antolatu du. Hibridalab Arabako Berrikuntza Irekirako eta Transferentzia Sortzailerako Zentroarekin lankidetzan eta Creative Office programaren barruan kokatzen da saioa. “Arteak, Kultura, Sormena eta Hibridazioa hainbat sektorerekin” lelopean, ekimenaren helburua beste sektore batzuekin hibridazio-esperientziak partekatzea da, baita testuinguruak eta kasu praktikoak ere.   Data: 2023ko otsailaren 23a Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara Lekua: Hibridalabeko … Seguir leyendo

BDCCren III. Sendotze programarako deialdia zabalik

Enpresentzako III. Sendotze Programan izena emateko epea ireki du BDCCk. Euskadiko KSIetako zuzendari, jabe eta/edo bazkideei zuzenduta dagoen deialdi hau, Juan Pastor adituak zuzendutako BDCCren laguntza-prozesua da, eta bi formatutan landu daiteke: 90 orduko ikastaro osoa, 3 prestakuntza-modulu + proiektu-modulu 1 + tutoretzak enpresa sendotzeko proiektu bat garatzeko (nazioartekotzea, digitalizazioa, berrikuntza, negozio-eredu berria edo zerbitzu … Seguir leyendo

Musika bulegoa