Artistaren Estatutuaren inguruan onartutako azken neurriei buruzko webinarra
Musika Bulegoak sektore osoari zuzendutako webinar bat antolatu du, Espainiako Gobernuak Artistaren Estatutua arautzeko onartu dituen azken neurrien analisia egiteko.
Topaketa 2023ko martxoaren 23an izango da, 10:30ean, eta 90 minutuko iraupena izango du. Formakuntza-saio hau Sympathy For The Lawyer-eko Manuel Lópezek eta Izaskun Pérez de Leyvak eskainiko dute.
Parte hartu nahi dutenek formulario honen bidez eman beharko dute izena 2023ko martxoaren 22a baino lehen.