BASQUE MUSIC, EUSKAL MUSIKA KANPOAN ZABALTZEKO ESTRATEGIA BATERATUA
Partekatu
Jarraian, euskal musikak kanpoan duen presentziaren eta hedapenaren erreferentziak azalduko ditugu.
I.- 2016KO DEIALDIAK ETA JARDUERAK
1.- Bira eta kontzertu bereziei buruzko Etxepare Institutuaren deialdia:
Maiatzaren 12an argitaratu eta ekainaren 30ean amaitu zen eskaerak egiteko epea.
2.- Azoketara joateko diru-laguntzei buruzko Etxepare Euskal Institutuaren deialdia.
Ekainaren 30ean argitaratu da; eskariak egiteko epea, berriz,irailaren 8an amaitzen da.
3.- Mercat de la Música Viva de Vic (irailak 14-18) – Euskal Herria Sona jaialdiaren aurkezpena (irailak 16, ostirala)
Aurreko urteetan bezala, Euskal Herria Sona jaialdiaren aurkezpena egingo da Mercat-en (azoka), bai eta Euskadiko ordezkaritzak ohikoak dituen erakustaldia eta luncha ere. Erakundeetako eta musikaren sektoreko zenbait eragile izango dira aurkezpenean.
4.- Monkey week (Sevilla, urriak 13-15)
Aurreko urteetan bezala, euskal talde ugarik egingo dituzte emanaldiak azoka horretan; nahi duten eragile guztiek izango dute bertaratzeko aukera, azoka/jaialdi horretako antolatzaileekin sinatutako hitzarmenari esker.
Berariazko deialdi bat dela medio, uztailaren 7ra arte egin dezakete eskaria, jaialdiko webgunetik, han jo nahi duten taldeek.
5.- Womex (Santiago de Compostela, urriak 19-23)
“Basque music” standa izango du erakustoki eta lanleku euskal musikaren sektoreak azoka horretan. Laster jakingo dugu erakustaldiren bat antolatzeko aukerarik izango den.
Garaiz emango dugu deialdi eta jarduera horiei buruzko informazioa; bide batez, eskertuko genuke zuen laguntza, ekitaldi eta topaketen berri jasotzeko eta haiek antolatzeko.
II.- ESTRATEGIA ETA KOORDINAZIOA
Topagune eta zerbitzu-hornitzaile du sektoreak Musika Bulegoa, eta euskal musika Euskal Herritik kanpora ezagutarazteko ere erabili behar da etorkizunean, Etxepare Euskal Institutuaren, sektorearen eta Kultura Sailburuordetzaren arteko etengabeko koordinazio-mekanismoak eratuz. Hona dagoeneko jorratzen hasi garen alderdiak:
-. EHMBEren eta Etxepare Institutuaren arteko hitzarmenak lankidetza-eremu bat zedarritzen du, 2016rako eta etorkizunerako. Hitzarmen horri jarraikiz, berariazko ekarpena egingo du Etxepare Euskal Institutuak “Musika-proiektuen katalogo” bat eratzeko. Euskal Herriko musika-jarduera kanpoan ezagutarazteko erreferentzia iraunkorra izan behar du katalogoak.
-. Zenbait topaketa, eta eragileen gogoetak eta ekarpenak euskal musikak Euskal Herritik kanpora behar duen presentziaz eta hedapenaz. Azken urteotako ibilbidea aztertu eta etorkizunera begira jarri dira eragileak. Lan horren emaitzak eta ondorioak lankidetza- eta koordinazio-esparru adostu batean jaso behar dira, gure musika hobeto ezagutarazteko Euskal Herritik kanpora.
-. Areagotu egin da Musika Bulegoaren esku-hartzea jardueren prestakuntzan eta antolakuntzan, sektorearen inplikazioa egonkortu eta sendotzeko, bai erabakiak hartzean, bai jardueretan parte hartzean eta haien jarraipena egitean.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/09/18Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Euskal Herria, indartsu Mercat de Vic-en
Gaur hasi eta irailaren 21ean amaituko den Mercat de Música Viva de Vic-en 36. edizioan euskal musika presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal…
2024/09/02MB Nazioartekotzea,Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia abian da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…
2024/07/03Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Musika Bulegoak Vic-en ospatuko den Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatuko dituen Pitch saioetan parte hartzeko deialdia ireki du
Musika Bulegoak, Mercat de Música Viva de Vic-ekin lankidetzan, bere bazkideei zuzendutako pitching saioak antolatuko ditu nazioarteko musika azokaren 36. edizioan. BASQUE. MUSIC.-en markapean…
Isabel Urrutiak Euskal Herria ordezkatuko du ISCM 2024 jaialdian
Ekainaren amaieran Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteak (ISCM) urtero antolatzen duen World New Music Days jaialdia egingo da berriro. Urtero antolatzen du. ISCMa mundo mailako musika garaidike…
2024/04/08MB Nazioartekotzea,Berriak,Nazioartekotzea
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…