‘Basque Music’ plataformak Amorante eta Hakima Flissi aurkeztuko ditu Monkey Week Jaialdian
Partekatu
Datorren azaroaren 20tik 23ra bitarte, Monkey Week Jaialdia izango dugu Sevillan. Ezinbesteko egunak dira musika independentearen egutegian, eta, aurten ere, euskal musika entzuteko aukera izango dugu. Euskal Herriko musika kanpoan zabaltzeko Basque Music plataformak hainbat ekintzaren bidez hartuko du parte jaialdian.
Basque Music plataformak babestuta, Amorante eta Hakima Flissi musikariek zuzeneko bina kontzertu eskainiko dituzte asteburuan. Amorantek hilaren 22an, ostirala, eskainiko du lehen showcasea, 14:45ean, Fundación SGAE agertokian. Egun berean, 19:15ean, INES Espacio Santa Clara agertokian joko du berriz. Hakima Flissik, berriz, Fundación SGAE agertokian eskainiko du bere lehen saioa hilaren 22an, ostirala, 16:00etan. Bigarrena, berriz, Kafka Clubean eskainiko du egun horretan bertan, 23:00etan.
Amorante eta Hakima Flissi ez dira izango euskal musikaren enbaxadore bakarrak Sevillan. Hamaikagarren edizio honetan, honako hauek daude berretsita: Kokoshca (hilaren 23a, larunbata, 23:30etan Holiday aretoan) eta Belako (hilaren 23a, larunbata, 00:00etan Even aretoa).
‘Basque Music’ standa
Kontzertuez eta jardunaldi profesionalez gain, Monkey Week jaialdiak gune bat eskainiko du enpresen arteko komunikazioa sustatzeko, negozio-ildoak bultzatzeko eta Monkey Brain deituraren bidez musika-sektore independenteko agenteen arteko sinergia sustatzeko. Gune horretan, Basque Music plataformak stand bat jarriko du Euskal Herriko musikari lotutako sektoreei buruzko informazioa eskaintzeko. Azaroaren 22an, osteguna, 14:15etan Fundación SGAE. Espacio Santa Clara gunean ongi etorri koktaila eskainiko du.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Errotik dokumentalak Hondarribiko Amua Festival jaialdian parte hartuko du
Errotik dokumentala, Musika Bulegoak sustatua, Hondarribiko Amua Festibalaren laugarren edizioan parte hartzeko aukeratua izan da, 2024ko azaroaren 14tik 16ra. Iñigo Kintanak zuzendutako proiektu…
“Klubaren Espektroa” jardunaldia: Kultur guneen inpaktuari eta balioei buruzko hausnarketa
Musika Bulegoak eta Kultura Livek Klubaren Espektroa antolatu dute, klub eta kolektiboen ekitaldi eta espazioak moldatzen dituzten balio, egitura eta baliabideetan sakontzera gonbidatzen duen…
2024/10/28MB Sorkuntzan,Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
REACH proiektuaren egonaldi artistikorako deialdia ireki da
REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa…
Musikarien egile-eskubideen kudeaketari buruzko online ikastaro praktikoa
Euskadiko SGAE Fundazioak, Lurralde Kontseiluaren bitartez eta Musika Bulegoarekin lankidetzan, egile eskubideei buruzko online ikastaro praktiko bat antolatu du. Formakuntza azaroaren 27an izango…
[Lotura] kolektiboa BIME x Stereorocks Club-erako hautatua
[Lotura] izan da BIME x Stereorocks ekimenaren edizio berrian parte hartzeko hautatua izan den kolektiboa. Ekimen horren helburua Euskal Herriko klub eszena ikusaraztea eta balioan jartzea da, eta…