Sareako topaketa: aftermovie

Musika Bulegoak artisten eta Sareako programazio arduradunen arteko topaketaren 5. edizioa ospatu berri du. Ekimenak 35 programatzaile bildu ditu eta Euskal Herri osoko talde eta bakarlarien 15 musika proposamenez gozatzeko aukera izan dute. Arriola Antzokiaren (Elorrio) eszenatokitik publiko guztiarentzako proposamenak igaro dira, estilo guztietakoak eta hizkuntza desberdinetakoak, gure musikarien musika aniztasuna eta sorkuntzen kalitatea erakutsiz. … Seguir leyendo

Creative Europe 2021 – 2027 deialdia: Europako Lankidetza Proiektuak eta Europako Sareak

Creative Europe 2021 – 2027 kultura azpiprogramaren lehendabiziko bi deialdiak argitaratu dira. Alde batetik, Europako Lankidetza Proiektuen deialdia, irabazi asmorik gabeko Europa mailako kultura-proiektu transnazionaletarako. Kultura eta sormen sektoreei (tartean musika) zuzenduta dago 2021eko irailaren 7an amaituko den deialdi hau. Bestalde, Kultura eta Sormen Erakundeen Europako Sareei (Sareak) emandako laguntzak. Sare horiek Europa Sortzailea Programan … Seguir leyendo

Europako Musikaren Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko ditu Musika Bulegoak

Ekainaren 21ean Europako Musikaren Eguna ospatuko da. Hori dela eta Musika Bulegoak ekitaldi ezberdinak antolatu ditu. Lehendabiziko ekitaldia ekainaren 14an ospatuko da Errenteriako Niessen aretoan eta Soinua Iratzarri proiektuan parte hartu duten Errenteriako Koldo Mitxelena Ikastetxeko ikasleen emanaldi batek osatuko du. Bigarren ekitaldia ekainaren 16an burutuko da, Zumaiako Aita Mari Aretoan, emanaldian Zumaiako Herriko Eskolako … Seguir leyendo

Martin de Marte taldearentzat, VillaSoundBilbao lehiaketako Musika Bulegoa Saria

Publiko gazteak erakutsitako harrera bikainarekin amaitu zen VillaSoundBilbao jaialdiaren lehendabiziko edizioa. 8 kontzertuetako eserleku guztiak bete ziren 12 talde lehiatu ziren zuzenekoetan. Publikoaren eta epaimahaiaren botoz erabaki zen honako 6 talde hauek izango direla hurrengo fasera igaroko direnak: Suave (Bizkaia), Martin De Marte (Gipuzkoa), Nize (Bizkaia), Silitia (Bizkaia), Nun (Bizkaia) eta Ramona’s First Evil Boyfriend … Seguir leyendo

Musika Bulegoa Sariak 2021

Musika Bulegoa Sarien bosgarren edizioa burutu berri da. Aurrekoetan bezala, edizio honetan ere, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak, bertoko artista, talde edo musika proiektuek iaz burututako lana saritzea izan du xede. Aurtengo ediziorako 107 proposamen jaso dira eta sarituak aukeratzeko EHMBE-k osatutako profesionaltasun eta ospe handiko zortzi kideko epaimahaiak, bere epaia argitara eman du jasotako … Seguir leyendo

MUSIKA JARDUERA PROFESIONALENTZAKO DIRULAGUNTZAK

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak MUSIKA-JARDUERA PROFESIONALAK garatzeko diru-laguntzen deialdia EHAAn argitaratu zuen 2021eko maiatzaren 19an (Eskaera-epea: hilabete bat. Azken eguna: ekainak 18).   1.- Deialdi honetako modalitateak hauek dira: MK1.- Partituren edizioa. MK2.-Musika-proiektu unitarioak -beren proiektuen autogileei zuzenduta-. (1) MK3.-Enpresa-ekimenak -askotariko musika talde edo proiektu desberdinei euskarria ematen dieten entitateei zuzenduta-. (1) … Seguir leyendo

Global Innovation Day 2021: Berrikuntzako Kasu Praktikoen Deialdia

Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasque, deialdi berri bat abiarazi du. Helburua: euskal enpresetan ezarri eta emaitza positiboak eman dituzten esperientzia eta jarduera berritzaileak identifikatu, ezagutu eta aitortzea. BERRIKUNTZA KASU PRAKTIKOAK deitzen da. Zehazki, 2. deialdi honetan honako arloetako baten bati (bati gutxienez) erantzuten dioten Berrikuntza Kasu Praktikoak identifikatu nahi ditugu: Transmisio digitala/iraunkortasuna/konpromisoa eta eraldaketa soziala. Lotura … Seguir leyendo

Musikaren sektorera zuzendutako INAEM dirulaguntzak

2021 urteari dagokion musikaren sektorera zuzendutako INAEM dirulaguntza deialdia argitaratu zen 2021eko apirilaren 26an BOEan. Deialdi honetan parte hartu nahi duten guztiek bere proposamenak maiatzaren 5etik maiatzaren 25era bitartean aurkeztu al izango dituzte. Deialdia esteka honetan aurkitu dezakezue. Deialdiari buruzko gida Sympathy For The Lawyerren esteka honetan aurkitu dezakezue. Gogoratu Musika Bulegoan Sympathy For The … Seguir leyendo

Musika sustapenerako eta banaketarako dirulaguntzak

2021eko maiatzaren 4an EHAAn dirulaguntza deialdi berri bat argitaratuko da, besteak beste, musikaren sektoreari zuzendutakoa. Deialdiak zuzeneko musika-proiektuen promozioa eta salmenta sustatzea du helburu eta horretan interesa izan lezaketen pertsona edo entitateen profilaren arabera, bi atal desberdinetan egituratu da: -Proiektu unitarioak (autogestioa). – Enpresa-proiektuak (management enpresak).   Garrantzitsua: Deialdia arretaz irakurri: sarbide-eskakizunak, diruz lagundutako gastuak, … Seguir leyendo

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultur Departamentuaren diru laguntzen deialdia

2021eko apirilaren 29an, Kultura sailaren diru laguntzen oinarri orokorrak eta hainbat deialdi argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean: Olatuak, Susperka, Konpainia eszenikoei (antzerkia eta dantza) diru laguntzak eta Lanabesak. Olatuak, kulturaren ikuspegitik Gipuzkoan Garapen Jasangarriaren Helburuak sustatzen dituzten proiektuetarako diru laguntza bat da. Susperkak laguntzak emango ditu Gipuzkoako panorama artistiko eta kulturaleko edozein eremutan, ekimen berriak … Seguir leyendo

Musika bulegoa