BDCC TOPAKETA: BAT COMMUNITY BREAKFAST

BDCC ezagutu eta zure proiektuan eman dezaken laguntza ezagutzeko, datorren asteartean, ekainak 6an, B Accelerator Tower-ek (BAT) Community Breakfast topaketa antolatu du. Han BDCCk zure esku jartzen dituen zerbitzuak eta laguntza-tresnak aurkeztuko ditu. Gainera, KSIen eta zeharkako sektore batzuen ekimen-proiektuekin harremanetan jartzeko aukera izango da, baita BAT komunitateko startup-ekinelkarreraginean aritzeko ere.   Eman izena!   “BAT Community Breakfast, BDCCren zerbitzuak eta laguntza-tresnen aurkezpena” … Seguir leyendo

BDCC OSTEGUNAK: Kultura- eta sormen- sektoreari aplikatutako Adimen Artifiziala

BDCC OSTEGUNAK topaketen edizio berri bat antolatu du BDCC-k. Oraingo honetan Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, “Kultura- eta sormen- sektoreari aplikatutako Adimen Artifiziala” topaketa ospatuko da. Datorren ostegunean, maiatzak 25, Kutxa Kulturren (Donostia) izango da jardunaldia. Bete inprimaki hau eta parte hartu! Aretoaren edukiera mugatua da eta plazak erreserba-ordenaren arabera esleituko dira. AA benetan zer den ikusiko duzu, kasu praktikoak ezagutzeko aukera, bai eta erronka berriei aurre … Seguir leyendo

BDCC-k nazioartekotze tailerra antolatu du

BDCC-k maiatzaren 23an, KSI-ei zuzendutako nazioartekotzeari buruzko online tailer interesgarria antolatu du. Jardunaldi hau erakundeak eskaintzen duen nazioartekotze-zerbitzuaren parte da. Kultura eta Sormen Industrietara egokitutako diagnostiko-tresna bat eta gida bat ditu, zure proiektua zabaltzeko eta bere ahalmen guztia modu iraunkor, sendo eta seguruan askatzeko. Izena emateko interesa izanez gero, galdetegi honen bidez egin dezakezu. PROGRAMAREN XEHETASUNAK Data: 2023ko maiatzaren … Seguir leyendo

Musika-Jarduera Profesionalak Garatzeko Diru-Laguntzen deialdia azaltzeko webinarra

Musika Bulegoak webinar saio bat antolatu du maiatzaren 23an 11etan Musika-Jarduera Profesionalak Garatzeko Diru-Laguntzen deialdia azaltzeko. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak dirulaguntza hauen deialdia ireki du ekainaren 13ra arte. Formakuntzan parte hartzeko, beharrezkoa izango da esteka honen bidez maiatzaren 22a baino lehen izena ematea. Hauek dira Eusko Jaurlaritzak abiatu dituen deialdiaren modalitateak: Mk1.- Partituren … Seguir leyendo

Etxepare Euskal Institutuak mugikortasunerako dirulaguntzak azaltzeko webinarrak antolatu ditu

Etxepare Euskal Institutuak, 2023 urterako mugikortasunerako dirulaguntzen deialdiak azaltzeko Microsoft Teams bidezko saioak antolatu ditu. Deialdiak izan dituen aldaketak eta sor daitezkeen zalantzak azaltzeko helburua izango dute. Webinar hauetan Etxepare Euskal Institutuaren sortzaileen mugikortasunerako dirulaguntzen inguruko informazioaren berri izan nahi duen oro eta gaiarekin lotutako zalantzak argitzeko interesa duen edonork hartu dezake parte. Musikaren sektorera … Seguir leyendo

BDCC ONLINE TAILERRA: BERDINTASUNA

Nola txertatzen dituzu berdintasun-irizpideak zure produktu eta zerbitzuetan? Estilo barneratzailea duzu hizkuntza idatziaren, ahozkoaren eta  kus-entzunezkoaren erabileran komunikatzeko orduan? Zure proiektua landu eta garatzen dutenak gizonak edo emakumeak dira? Antzeko lanpostuak izan arren, soldata desberdinak dituzte? Zergatik bereizketa hori? Zure enpresan berdintasuna bermatzea aukera bat da, baita gure sarean sartzeko agindua ere.   Gaur egun, berdintasuna balio bereizlea da. Gainera, Europako … Seguir leyendo

INAEM 2023 laguntzen inguruko zalantzak argitzeko formakuntza ekimenak

Musika Bulegoak hiru ekimenen berri ematen du 2023an INAEMek musikaren sektoreari ematen dizkion laguntzen deialdia dela eta, horien inguruan sor daitezkeen zalantzak argitzeko. Lehenik eta behin, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak, Incentica Music eta Sympathy For The Lawyer-ekin elkarlanean, INAEM 2023 Musikarako Laguntzen Gida egin du. Gida horretan hainbat alderdi azaltzen dira, besteak beste, biltzen … Seguir leyendo

Artistaren Estatutuaren inguruan onartutako azken neurriei buruzko webinarra

Musika Bulegoak  sektore osoari zuzendutako webinar bat antolatu du, Espainiako Gobernuak Artistaren Estatutua arautzeko onartu dituen azken neurrien analisia egiteko. Topaketa 2023ko martxoaren 23an izango da, 10:30ean, eta 90 minutuko iraupena izango du. Formakuntza-saio hau Sympathy For The Lawyer-eko Manuel Lópezek eta Izaskun Pérez de Leyvak eskainiko dute. Parte hartu nahi dutenek formulario honen bidez … Seguir leyendo

Bizkaiako pizgarri-fiskal berriei buruzko formakuntza saioa

Musika Bulegoak, Musika Industriaren Elkartearekin (MIE) lankidetzan, Bizkaian zuzeneko musika sustatzeko martxan jarri diren pizgarri-fiskal berriei buruzko formakuntza-jardunaldia antolatu du. Saioa martxoaren 15ean izango da Zornotzako Zelaieta Zentroko Kontzertu Aretoan. Bertan izango dira Begoña de Ibarra, Bizkaiko Foru Aldundiko kultura zuzendaria, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun saileko Idoia Quintanilla eta Juan Sebastian Sanz kideak. Jardunaldia … Seguir leyendo

Bizkaiko zerga-kenkari berriei buruzko webinarra

Musika Bulegoak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, musika-sektore osoari zuzendutako webinar bat antolatu du, zuzeneko arte eszenikoen eta musikalen ikuskizunekin lotutako Bizkaiko zerga-kenkari berriak zertan diren azaltzeko. 2023ko urtarrilaren 26an, 10: 00etan izango den topaketan, Iñaki Alonsok, Bizkaiko Ogasuneko zuzendari nagusiak, hartuko du parte. Parte hartu nahi dutenek formulario honen bidez eman beharko dute izena 2023ko … Seguir leyendo

Musika bulegoa