KONTZERTUEN KONTRATAZIOA ETA FAKTURAZIOA

Musika Bulegoak, Musikari eta Kutxa Kultur-ekin elkarlanean “Kontzertuen kontratazioa eta fakturazioaren” inguruko ikastaro bat antolatu dute. Ikastaroa Donostiako  Kutxa Kultur-en egoitzan izango da (Ruiz Balerdi aretoa), ekainak 11ean goizeko 10:00etan eta Myriam Mirandak emango du. Saioan ondorengo edukiak landuko dira, besteak beste: kontzertu baten aurretik adostu beharreko xehetasunak, kontratuak, kontratatzaile eta artistaren betebehar fiskal eta … Seguir leyendo

BDCC OSTEGUNAK: MAIATZAK 26

Datorren ostegunean, maiatzak 26, “Nazioartekotzeko bideak sentsibilizatu eta ikusarazteari” buruzko BDCC OSTEGUNA izango da. Jardunaldia ZINEALDEAn izango da (Pol. IND. Lintzirin-Gaina, A partzela, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa) 16:00 – 18:00 eta networkinga sustatzeko koktela 18:00-19:00. KSI sektoreko enpresa guztiei irekitako jardunaldi honetara gonbidatu nahi zaituztegu, eta, kasu honetan, honako gai honi buruzkoa izango da: NAZIOARTEKOTZEKO BIDEEN … Seguir leyendo

MIL Lisboa: Euskal Herriko musika elektronikoaren ekoizleei zuzendutako erresidentzia artistikoa

Musika Bulegoak MIL Lisboa jaialdiarekin elkarlanean Euskal Herriko musika elektronikoaren ekoizleei zuzendutako erresidentzia artistikoa antolatu du Lisboan (Portugal). Erresidentzia artistiko honetan parte hartzeko aukeratua izango den ekoizlea sei egunetan zehar Lisboan izango da beste hainbat artistarekin batera elkarlanean. Sormen prozesu honen emaitza irailaren 28an aurkeztuko da zuzenean MIL Lisboa jaialdiaren aurkezpen ofizialean. Musika Bulegoak bere … Seguir leyendo

Musika-sektoreko lan-harremanen erregimen berriari buruzko webinar informatiboa

Musika Bulegoak bere bazkideei zuzendutako webinar saio bat antolatu du musikaren sektoreko lan-harremanen erregimen berria azaltzeko. Topaketa hau 2022ko ekainaren 8an izango da 16: 30etatik 18: 00etara. Saio hau Sympathy for the Lawyer-ek emango du eta gaztelaniaz izango da. Topaketak ordu beteko hitzaldia eta ordu erdiko galderei zuzendutako tartea izango ditu. Mintegi honetan parte hartzeko, … Seguir leyendo

2021 Musikaren Urtekaria

  2016an sortu zenetik, eta seigarren urtez jarraian, Musika Bulegoak zure esku jartzen du Musikaren Urtekaria. Jardun osoa biltzeko asmorik ez badu ere, aurreko urtean Euskal Herriko musikaren alorrean izan ditugun une aipagarrienetako batzuk jasotzeko nahia izan ohi du argitalpen honek, begirada anitz eta osagarriak bilatuz eta musika egitea ahalbideratzen duen ekoizpen-kate konplexua osatzen duten … Seguir leyendo

Zure barne mundua masterizatzen, osasun mentalari buruzko tailerra

Musika Bulegoak osasun mentalari buruzko tailerra antolatu du Rosana Corbacho psikologoaren eskutik (mi-therapy.net). Tailer hau bi saio independentetan banatuta egongo da: maiatzaren 30ean Bilboko Euskalduna Jauregian eta maiatzaren 31n Errenteriako Niessen Kulturgunean. Saio bakoitzaren ordutegia 10: 00etatik 13: 00etara izango da, eta gehienez 15 parte-hartzaile izango dira. Bi tailerrak doakoak izango dira eta Musika Bulegoako … Seguir leyendo

MUSIKA JARDUERA PROFESIONALENTZAKO DIRULAGUNTZEI BURUZKO WEBINAR SAIOAREN MATERIALA

Musika Bulegoak Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen MUSIKA JARDUERA PROFESIONALENTZAKO DIRULAGUNTZEI buruzko webinar saioa antolatu zuen 2022ko apirilaren 13tik maiatzaren 13ra irekita egongo den deialdiaren nondik norakoak azaltzeko. Webinar saio honetan aurkeztutako materiala ikusi eta deskargatu dezakezu hemen. Beste esteka honetan webinar saioaren bideoa ikusi dezakezue. Hauek dira Eusko Jaurlaritzak abiatu dituen deialdiak: mk1.- Partituren edizioa. mk2.-Musika-proiektu unitarioak -beren … Seguir leyendo

EZAGUTU BDCCREN ZERBITZUAK

Oraindik ez al dituzu ezagutzen EUSKADIKO KULTUR ETA SORMEN BARRUTIAREN (BDCC) zerbitzuak? BDCC 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZTBP 2030-RIS3 Euskadi) barruan dagoen ekimen bat da, non kultura- eta sormen-industrien sektorea (KSI) Euskadirentzako aukerako lurraldetzat hartzen den. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Ekonomiaren Garapen Sailak elkarrekin koordinatutako herrialde-proiektu bat da BDCC. … Seguir leyendo

Musika-sektoreko lan-harreman araubide berriari buruzko gida: 5/2022 Errege Lege Dekretua.

Musikan espezializatutako, Sympathy For The Lawyer, abokatu bulegoak, 5/2022 Errege Lege Dekretuan jasotako musika-sektoreko lan-harremanen araubide berriari buruzko gida bat idatzi du. Bertan, musikaren arloko kontratazioari eragiten dioten azken aldaketak eta berrikuntzak zehazten dira. Hauek 2022ko martxoaren 31ean sartu dira indarrean. Hobekuntzak funtsezkoak dira eta musikaren errealitatera gehiago hurbiltzen diren arren, oraindik, hilabete batzuk badaude … Seguir leyendo

Jabetza Intelektuala: oinarrizko ikastaroa on line

EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta. Jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen inguruko informazioa, egile eskubideak kudeatzeko eredu desberdinak, lizentzia libreak eta abar. DATAK: Apirilaren 18tik maiatzaren 1era HIZLARIA: Ainara LeGardon 25 urte baino gehiago daramatzen musikagintzan, artista autoekoitzia eta jabetza intelektualean aditua. NORI ZUZENDUA: Musikaguntzan, … Seguir leyendo

Musika bulegoa