Musika Bulegoa Sariak 2018

Hona hemen Musika Bulegoa Sarien hirugarren edizioan saritutako musika-lanak eta egileak: Gabriel Erkoreka, OCNEk (Orquesta y Coro Nacionales de Españak) eskainitako “Gutun zuria”gatik; Elkano Browning Cream, “Bor Bor” diskoagatik; Atom Rhumba, “Cosmic Lexicon” diskoagatik; Izaro, “Eason” diskoagatik; eta Tosta Banda, “Tosta” proiektuagatik. EHMBE Sari Berezia Juan Mari Beltranentzat izan da, “Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa” proiektuagatik, eta … Seguir leyendo

Azaroko jarduerak

Azaroan 2018ko proiektu-poltsaren baitan beste erakunde batzuekin elkarlanean garatuko ditugun jardueren berri emango dizuegu. “Euskal tresnekin jolasean” / Kontzertu didaktikoa Euskal soinu tresnak eta herri musikaren ondarea ezagutzeko kontzertu didaktiko interaktiboa. Modu ludikoan eta zuzeneko musika erabiliz, haur, gazte eta helduek euskal musikaren munduan murgiltzeko aukera izango dute. Berariaz sortutako azalpen eta jolas ezberdinen bitartez, … Seguir leyendo

KSI Berritzaile jardunaldia: ‘Kultur sormen industriak berritzen’

Hurrengo urriaren 23an, asteartean, Donostiako Dabadaba aretoan, Eusko Jaurlaritzaren KSI Berritzaile programaren inguruko argibide jardunaldi bat izango da. Jardunaldi hau Musika Bulegoak antolatuko du Dabadaba eta Donostia Sustapenaren laguntzarekin. Jardunaldiaren helburua kultur arloko enpresa eta eragile desberdinei erakunde laguntzaileek Tecnalia, Vicomtech, Euskalit eta Elkargi-k eskeini ditzazketen aukerak eta baliabideak sektoreko eragileei helaraztea da, beraien jarduera … Seguir leyendo

Urriko jarduerak

Urrian 2018ko proiektu-poltsaren baitan beste erakunde batzuekin elkarlanean garatuko ditugun jardueren berri emango dizuegu. Mugako Jaialdia Gasteizko Musika Elektroniko Garaikideko Jaialdiaren laugarren edizioa urriaren 11n, 12an eta 13an izango da. Musika Bulegoak 2 jarduera antolatu ditu. Urriaren 11n (osteguna), musika elektronikoan espezializatutako diskoetxeei buruzko mahai-ingurua egingo da Artium Museoan (17:00etan). Antton Iturbe arituko da moderatzaile, eta … Seguir leyendo

Basque Music ekimenaren hurrengo helmugak: BIME City eta Womex

Nerabe, Meridian eta Kalakan taldeak izango dira Basque Music ekimenaren enbaxadoreak nazioarteko musikaren ekitaldirik nabarmenenetako bitan, alegia Bizkaia International Music Experience (BIME) jaialdian, Bilbon, eta Womex jaialdian, Kanaria Handiko Las Palmasen. Bi hitzordu horietan showcase bana antolatuko du Basque Musicek, Euskal Herriko artistak edo taldeak sustatzeko. Bada, aipaturiko 3 taldeak aukeratu dira emanaldi horietarako. Iazko ekitaldian, … Seguir leyendo

Pianorako Interpretazio Garaikideko Masterclassa Alfonso Gómezekin

MUSIKAGILEAK Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak eta EHMBE Euskal Herriko Musika Bulegoak, MUSIKENE Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren laguntzaz, Pianorako Interpretazio Garaikideko Masterclassa antolatu dute Alfonso Gómez piano-jole Gasteiztarraren eskutik. Gómez ezaguna da mundu osoan zehar piano-jole bakarlari gisan eskaintzen dituen kontzertuengatik, bai bakarlari lanetan, zein piano eta orkestrarako interpretazioan. Halaber, pedagogia arloan ere esperientzia … Seguir leyendo

Musikagileak Musika Garaikidearen Zirkuitua

Musikagileak 1997. urtean eratu zuten, garai guztietako euskal musika sustatzeko helburuarekin. Elkarteak arreta berezia eskaintzen dio gaur egungo sorkuntza-lanari eta baliabideak egileen eskura jartzen ditu euren lana ezagutzera eman dezaten. Duela bederatzi urte, Musikagileak elkarteak Musika Garaikidearen Zirkuitua jarri zuen abian. Ordutik, ekimen garrantzitsu horrek sorkuntza berriko euskal musikaren jaialdia dakarkigu udazkenero. Musikagileak elkarteko idazkari … Seguir leyendo

Anari eta Vulk musikariak Monkey Weeken arituko dira Basque Musicen eskutik

Euskal musika entzungai egongo da berriro Monkey Week jaialdian (Sevillan, azaroaren 22tik 24ra bitartean). Izan ere, jaialdi horrek lotura zuzena du Basque Music ekimenarekin, euskal musika kanpora zabaltzeko plataformarekin. Lotura horri esker, Anari eta Vulk showcase banatan arituko dira jaialdiaren hamargarren edizioan, Basque Musicen eskutik. Monkey Week musika independentearen erakusleihorik onenetakotzat jotzen dute, artisten, publikoaren … Seguir leyendo

La Basu eta EH Sona izango dira Basque Musicen protagonistak MMVVn

Basque Music, euskal musika kanpoan zabaltzea helburu duen plataforma, aurten ere izango da Viceko Mercat de Música Viva (MMVV) ekitaldian, irailaren 12tik 16ra bitartean. Aurreko ekitaldietan bezala, Basque Musicek musika-industriaren topaketa profesional hori baliatuko du Euskal Herria Sona jaialdia ofizialki aurkezteko, eta, aurkezpenarekin batera izango den showcasean, La Basu kantaria arituko da. Aurkezpena ostiralean, irailak … Seguir leyendo

‘Basque Music’ at BIME 2018: Speedmeetings-saioa profesionalentzat

Basque Music ekimenak, BIME prorekin adostutako akordioari esker, management-arloko euskal agente profesionalei zuzendutako deialdia kaleratu du, BIMEren egitarau ofizialaren barruan egingo den speedmeetings-saioan parte har dezaten, urriaren 25ean, BECen. Nazioarteko jaialdietako, aretoetako eta bestelako agente profesionalak bilduko direnez, gure artistak ezagutzera emateko aukera ona izango da. Basque Music eta BIME Proren antolatzaileak lanean ari dira saiora … Seguir leyendo

Musika bulegoa