Musika-sektoreko gaurkotasuna

MIN sarietarako bozkatzeko epea zabalik Joan de astelehenetik, otsailaren 11tik, aukera duzu Musika Independentearen Sarien XI. edizioan zure artista eta talde gogokoenen aldeko bozka emateko. Gehiago irakurri Mercat de Vic ekitaldiak proposamenak aurkezteko epea zabaldu du Irailaren 18tik 21era egingo da XXXI. edizioa, eta martxoaren 29an bukatuko da proposamenak aurkezteko epea. Gehiago irakurri Nafarroako zuzeneko … Seguir leyendo

Musika Bulegoa Sariak 2018 sariketaren banaketa ekitaldiaren bideoa

Aurreko azaroaren 19an 2018ko Musika Bulegoa Sarien banaketa ekitaldia burutu zen Baluarten. Laburpen bideo bat ikus dezakezue hemen. Bertan, saridunez gain, Euskal Herriko musikagintzaren hainbat profesional egon ziren Hona hemen Musika Bulegoa Sarien hirugarren edizioan saritutako musika-lanak eta egileak: Gabriel Erkoreka, OCNEk (Orquesta y Coro Nacionales de Españak) eskainitako “Gutun zuria”gatik; Elkano Browning Cream, “Bor … Seguir leyendo

Abenduko jarduerak

Abenduan beste erakunde batzuekin elkarlanean garatuko ditugun jardueren berri emango dizuegu. 2018ko proiektu-poltsan sartuta daude. Musika Garaikidearen Jardunaldiak Ensemble Kuraiak antolaturiko Musika Garaikideko Jardunaldien bukaera-ekitaldia egingo da Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan. Elkarte horretako kideek eskola magistrala eskainiko dute aurtengo edizioa bukatzeko. Abenduak 1 eta 2 10:30 Akordeoiko eskola magistrala Mie Miki akordeoi-jotzaileak eskola … Seguir leyendo

948 Merkatua: Nafarroako Arteen Merkatuarekin hitzordua

Nafarroako Arteen Merkatuaren, 948 Merkatuaren, bigarren edizioa azaroaren 21etik 23ra bitartean izango da. Ekitaldi hori erreferentzia da Nafarroako nahiz inguruko kultura- eta sormen-sektoreentzat. Aurten, Euskadi eta Akitania Berria gonbidatu ditu. 948 Merkatuak jarduera-programazio bikoitza du. Bata, PRO izenekoa, profesionalei zuzenduta dago; besteak, berriz, Iruñeko zenbait eremutan publikoari irekita egingo diren zuzeneko proposamen artistikoak hartuko ditu. … Seguir leyendo

‘Basque Music’ plataformak Anari eta Vulk aurkeztuko ditu Monkey Week Jaialdian

Datorren azaroaren 22tik 24ra bitarte, Monkey Week Jaialdia izango dugu Sevillan. Ezinbesteko egunak dira musika independentearen egutegian, eta, aurten ere, euskal musika entzuteko aukera izango dugu. Euskal Herriko musika kanpoan zabaltzeko Basque Music plataformak hainbat ekintzaren bidez hartuko du parte jaialdian. Basque Music plataformak babestuta, Anarik eta Vulk taldeak zuzeneko bina kontzertu eskainiko dituzte asteburuan. … Seguir leyendo

Musika Bulegoa Sariak 2018

Hona hemen Musika Bulegoa Sarien hirugarren edizioan saritutako musika-lanak eta egileak: Gabriel Erkoreka, OCNEk (Orquesta y Coro Nacionales de Españak) eskainitako “Gutun zuria”gatik; Elkano Browning Cream, “Bor Bor” diskoagatik; Atom Rhumba, “Cosmic Lexicon” diskoagatik; Izaro, “Eason” diskoagatik; eta Tosta Banda, “Tosta” proiektuagatik. EHMBE Sari Berezia Juan Mari Beltranentzat izan da, “Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa” proiektuagatik, eta … Seguir leyendo

Azaroko jarduerak

Azaroan 2018ko proiektu-poltsaren baitan beste erakunde batzuekin elkarlanean garatuko ditugun jardueren berri emango dizuegu. “Euskal tresnekin jolasean” / Kontzertu didaktikoa Euskal soinu tresnak eta herri musikaren ondarea ezagutzeko kontzertu didaktiko interaktiboa. Modu ludikoan eta zuzeneko musika erabiliz, haur, gazte eta helduek euskal musikaren munduan murgiltzeko aukera izango dute. Berariaz sortutako azalpen eta jolas ezberdinen bitartez, … Seguir leyendo

KSI Berritzaile jardunaldia: ‘Kultur sormen industriak berritzen’

Hurrengo urriaren 23an, asteartean, Donostiako Dabadaba aretoan, Eusko Jaurlaritzaren KSI Berritzaile programaren inguruko argibide jardunaldi bat izango da. Jardunaldi hau Musika Bulegoak antolatuko du Dabadaba eta Donostia Sustapenaren laguntzarekin. Jardunaldiaren helburua kultur arloko enpresa eta eragile desberdinei erakunde laguntzaileek Tecnalia, Vicomtech, Euskalit eta Elkargi-k eskeini ditzazketen aukerak eta baliabideak sektoreko eragileei helaraztea da, beraien jarduera … Seguir leyendo

Urriko jarduerak

Urrian 2018ko proiektu-poltsaren baitan beste erakunde batzuekin elkarlanean garatuko ditugun jardueren berri emango dizuegu. Mugako Jaialdia Gasteizko Musika Elektroniko Garaikideko Jaialdiaren laugarren edizioa urriaren 11n, 12an eta 13an izango da. Musika Bulegoak 2 jarduera antolatu ditu. Urriaren 11n (osteguna), musika elektronikoan espezializatutako diskoetxeei buruzko mahai-ingurua egingo da Artium Museoan (17:00etan). Antton Iturbe arituko da moderatzaile, eta … Seguir leyendo

Basque Music ekimenaren hurrengo helmugak: BIME City eta Womex

Nerabe, Meridian eta Kalakan taldeak izango dira Basque Music ekimenaren enbaxadoreak nazioarteko musikaren ekitaldirik nabarmenenetako bitan, alegia Bizkaia International Music Experience (BIME) jaialdian, Bilbon, eta Womex jaialdian, Kanaria Handiko Las Palmasen. Bi hitzordu horietan showcase bana antolatuko du Basque Musicek, Euskal Herriko artistak edo taldeak sustatzeko. Bada, aipaturiko 3 taldeak aukeratu dira emanaldi horietarako. Iazko ekitaldian, … Seguir leyendo

Musika bulegoa