Zuzeneko musika, bizi duzuna soilik oroitu dezakezu #GozatuMusikaZuzenean

#GozatuMusikaZuzenean kanpainaren bigarren leloa plazaratu du Musika Bulegoak. Kasu honetan, “Zuzeneko musika, bizi duzuna soilik oroitu dezakezu” lemapean zuzeneko emanaldien garrantziaz ohartaraztea da kanpainaren helburua. Jasan dugun pandemiak musikaren sektorean, beste askoren kasuan bezala, kontsumo aldaketak ekarri ditu. Sarreren aurresalmenten beherakada nabarmena da, zehazki %20 jeitsi da. Datu hau deigarria bezain kezkagarria da sektorearentzat. Erakundeak … Seguir leyendo

Osasun mentala: musikaren industriaren erronkak

Musika Bulegoak BIME 2022n ‘Osasun mentala: musikaren industriaren erronkak ‘ panela antolatu zuen. Topaketa honetan Musika Bulegoak sortu duen eta Higinia Garayren diseinua duen musika industriako osasun mentaleko jardunbide egokien gida aurkezteko balio izan zuen. Iker Barbararen gidaritzapean, Maite Alañak,  MAZ Basauri jaialdiko zuzendariak, Olatz Salvador musikariak eta Rosana Corbachok (M.I.Therapy) osasun mentalaren inguruan hausnartu … Seguir leyendo

#GozatuMusikaZuzenean kanpaina abian da

Jasan dugun pandemiak musikaren sektorean, beste askoren kasuan bezala, kontsumo aldaketak ekarri ditu. Sarreren aurresalmenten beherakada nabarmena da eta honi aurre egiteko, Musika Bulegoak #GozatuMusikaZuzenean kanpaina martxan jarri du. Datuek pandemia ondorengo errealitatea isladatzen dute: %20 jeitsi da zuzenekoen aurre salmenta kopurua. Datu hau deigarria bezain kezkagarria da sektorearentzat. Horregatik, #GozatuMusikaZuzenean kanpainak, hemendik urte amaierara … Seguir leyendo

Haurrentzako tailerrak Atlantikaldia jaialdian

Musika Bulegoak Creative Soulekin elkarlanean haurrentzako hiru tailer antolatu ditu Atlantikaldia jaialdiaren barruan. Irailaren 17an etxeko txikienek musika ardatz duten hiru tailerretan parte hartu ahal izango dute Errenterian ospatuko den Atlantikaldia jaialdian. Denak arratsaldez izango dira “Herrixka” gunean: Eskulan tailerra. 17:00-18:00. Ikastaro honetan, instrumentu bat sortuko dute ondoren, inprobisariorako erabiliko dena. Inprobisazio tailerra. 18:00-19:00. Hainbat … Seguir leyendo

Musikaren Eguna 2022 kontzertua: Sara Azurza, Eneritz Furyak eta Neomak

Iaz bezala, urtero ekainaren 21ean ospatzen den Europako Musika Egunarekin bat egingo du Musika Bulegoak aurten ere. Hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko dira: Soinua Iratzarri, Sarea Topaketa eta Musikaren Eguna 2022 kontzertua. Ekainaren 21ean burutuko den Musikaren Eguna 2022 kontzertua Bilboko Kafe Antzokian ospatuko da eta Sara Azurza, Eneritz Furyak eta Neomak arituko dira. Kontzertu … Seguir leyendo

2021 Musikaren Urtekaria

  2016an sortu zenetik, eta seigarren urtez jarraian, Musika Bulegoak zure esku jartzen du Musikaren Urtekaria. Jardun osoa biltzeko asmorik ez badu ere, aurreko urtean Euskal Herriko musikaren alorrean izan ditugun une aipagarrienetako batzuk jasotzeko nahia izan ohi du argitalpen honek, begirada anitz eta osagarriak bilatuz eta musika egitea ahalbideratzen duen ekoizpen-kate konplexua osatzen duten … Seguir leyendo

Urtarrilak 31 amaituko da VillaSoundBilbao-n proposamenak aurkezteko deialdia

Bilboko Udalak abian jarri du VillaSoundBilbao jaialdiaren bigarren edizioa, artista gazteen sorkuntzak bultzatu eta sustatzeko eta ikus-entzuleei musika-proposamen askotariko eta egungoak eskaintzeko. Aurreko edizioan bezala, jaialdiak hiru fase izango ditu: Hasieran, 12 banda hautatuko dituzte: profesionalen epaimahai batek -Iker Bárbara, Lorea Argarate, Bikendi Cadelo, Mª Jose Aranguren eta Jon Hervás osatuta- 12 banda hautatuko ditu, … Seguir leyendo

JABETZA INTELEKTUALAREN INGURUKO ERRONKAK

Aro digitalak izugarrizko aldaketa  suposatu zuen eduki artistikoak sortzeko, zabaltzeko eta kontsumitzeko (gozatzeko) moduan. Musikaren sektoreak hainbat hamarkada daramatza esparru analogiko eta digitalarekin batera bizitzen; ez dira gutxi errealitate honek ezarri dizkigun erronkak eta joera aldaketak, bereziki musika-edukien erosketarekin lotuta. Hala ere, mundu digitalak planteatzen digun erronkarik handiena Internet bidez sortzen diren egile-eskubideak babesteko araudiak … Seguir leyendo

IREKI DA SAREA TOPAKETAN PROPOSAMENAK AURKEZTEKO DEIALDIA

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE-k), SAREAko programatzaileen eta musikaren sektoreko profesionalen arteko SAREA TOPAKETAren laugarren ediziorako musika proposamenak aurkezteko epea ireki du. Proposamenak apirilaren 15era arte, osteguna, 14:00ak baino lehen, aurkeztu ahal izango dira. Hemen kontsultatu eta deskargatu dezakezue deialdia. Hautatutako proiektuak maiatzaren erdialdean jakinaraziko dira eta 100 euroko diru-laguntza jasoko dute bidai gastuak … Seguir leyendo

Hastear da Soinua Iratzarriren IV. edizioa

Otsailaren amaieran, Soinua Iratzarriren edizio berri bat jarriko du martxan Musika Bulegoak. Musikagileak eta Donostia 2016 programaren babesean sortutako proiektu hau 2019an egin zuen berea Musika Bulegoak. Soinua Iratzarriren laugarren edizioa 2021eko ekainera arte garatuko da Euskal Herriko bi eskoletan. Berriro ere, 10-11 urtetako umeei zuzenduta dago eta musika garaikidearen ezagutza eta sorkuntza ditu helburu. Parte hartzen duten … Seguir leyendo

Musika bulegoa